Italiako Errenazimentua XVI. mendetik aurrera hedatu zen Europa osoan. Artista italiarrekin izandako
harremanen harira sortu zen estilo berria.
ALEMANIA
Erreforma luteranoaz geroztik, artista alemanek erretratu, paisaia eta margolan mitologiko asko pintatu
zituzten, erlijio-gaiak austeritate handiz pintatzeaz gainera. Albrecht Dürerrek sartu zuen estetika
errenazentista Alemanian. Pintorea zen eta espezialista handia grabatuaren teknikan.
FRANTZIA
Frantzian, XV. mendetik aurrera jaso zuten italiarren eragina, eta Frantzisko I.aren erregealdian
sendotu ziren erabat forma errenazentistak. Frantzisko I.a humanista eta arteen mezenas handia
izan zen, eta haren gortean artista italiar ospetsuek lan egin zuten. Arkitektura bereziki nabarmendu
zen aldi hartan, jauregiak eta gaztelu asko egin baitziren
Zein da pintura flandestarraren originaltasuna?
Garrantzi handia ematen zieten xehetasunei eta
errealismoari.
Ez zituzten askotan erabiltzen Antzinaro grekoerromatarren gai mitologikoak, ez eta
erlijio-gaiak ere.
Paisaia-pinturak garapen handia zuen eta eguneroko eszena eta familiako
erretratu ugari egiten ziren.