Biolina igurtzitako hari instrumentu bat da,
musika klasikoaren zein folkaren arloetan oso
erabilia. Batzuetan, arrabita edo xirribika ere
deitzen zaio, baina izatez hori antzinako beste
hari instrumentu baten izena da. Biolin
gehienek zurez eginda dagoen gorputz hutsa
dute. Ohiko erabileran bere familiako
instrumentu txikiena eta nota garaienetara
heltzen dena (sopranoa) da.
Biola
Biola frantsesez alto eta
alemanieraz bratsche hari
instrumentua da, biolin eta
txeloaren arteko erregistroak
hartzen dituena.Sorbaldan
sostengatuta jotzen da, biolinaren
modu berean, baina badago beste
mota bat txeloaren moduan jotzen
dena, "viola da gamba" izenekoa
Biolontxeloa
Biolontxeloa edo txeloa biolinen familiako hari igurtzizko
instrumentua da. Biolontxeloa biola eta kontrabaxuaren
artean aurkitzen da, tamaina eta erregistroari dagokionez.
Harizko instrumentuen familiaren barruan, bere tamaina
eta erregistroaren arabera, biolontxeloa, biolaren eta
kontrabaxuaren artean kokatzen da.
Kontrabaxua
Kontrabaxua biolinen familiako musika tresnetan, handiena eta
soinu apalenekoa den hari instrumentua da. Lurrean finkatu
eta zutik jotzen da. Kontrabaxuak lau hari ditu eta kuartetan
doitzen da eta batzuetan hari apalago bat eransten zaio.
Kontrabaxuaren zeregin nagusia orkestraren baxuak indartzea
da eta oso gutxitan erabiltzen da musika tresna bakarlari gisa.
Kontrabaxua biolinen familiako musika tresnetan,
handiena eta soinu apalenekoa den hari instrumentua
da. Lurrean finkatu eta zutik jotzen da. Kontrabaxuak
lau hari ditu eta kuartetan doitzen da eta batzuetan
hari apalago bat eransten zaio. Kontrabaxuaren zeregin
nagusia orkestraren baxuak indartzea da eta oso
gutxitan erabiltzen da musika tresna bakarlari gisa.
TEKLATUZKA
Pianoa
Pianoa (pianoforteren laburpena, italieraz
"piano", "leun" eta "forte", "indartsu" hitzek
osatzen duten hitzaren laburdura) perkusio eta
hari-instrumentu bezala sailkatutako musika
tresna harmoniko bat da, eta
Hornbostel-Sachsen sailkapenaren arabera
kordofono sinple bat da.
BEHATZAK
Harpa
Harpa hari instrumentua da, hiruki formakoa, eskuez jotzen
diren luzera desberdineko hariak dituena. Hainbat harpa
mota daude, mundu osoan hedatuta baitaude, baina
Europan ezagunak dira folk harpa edo zeltiarra. Eskoziako
gaeleraz clàrsach izena du, eta Irlandakoaz cláirseach. Izan
ere, musika tresna hau Irlandako ikurretakoa da. Harpa-jole
ezagunen artean, Nicanor Zabaleta donostiara dugu.
Irlandan berriz, Turlough Carolanek ospe handia izan zuen.
Kitarra
Gitarra jatorri zaharreko musika tresna bat da, musika estilo
askotan erabilia. Eskuarki sei hari ditu, baina badira lau, zazpi,
zortzi, hamar eta hamabi harikoak ere. Oinarrizko musika
tresna da blues, country, flamenko, rock eta pop mota
askotan. Musika klasikoan, tresna bakarlaritzat erabiltzen da.
Modu akustikoan jo daiteke, soinua harien bibrazioak sortu
eta gitarraren gorputz hutsak indartzen dituela