Prosezu fisiko-kimiko beraren baldintzen azpian egindako mineralen
elkarketa edo metaketa da. Harri bat mineral bakar batez osaturik egon
daiteke, baina oso gutxitan gertatzen dira horrelakoak. Igeltsua
(minerala), granitoa (harria).
MOTAK
Magmatikoak
Jatorri bolkanikoa du, magma (material urtua) hoztu eta solidotzen denean
sortzen dira. Magma hoztu ahala, hainbat mineralen kristalak eratzen dira.
Lurraren barne-barnean hozten bada, prozesua motelagoa da, eta kristal handiak
sortuz (plutonikoak). Lurrazalean hozten bada, prozesua azkarragoa da, kristal
txikiak sortuz.
Sedimentarioak
Harri sedimentarioak sedimentu-geruzak trinkotzean edo
zementatzean sortzen dira. Sedimentu-geruzak
meteorizazio-prozesuen ondorioz askatu diren
arroka-hondarrak dira. higadura-agenteak ura edo haizea
izan daitezke. Ez dute presio edo tenperatura mailan
baldintza berezirik behar.
Metamorfikoak
Harri metamorfikoak harri igneoetatik, sedimentarioetatik edo
beste harri metamorfiko batzuetatik sortzen dira. Tenperaturan,
presioan edo alterazio kimikoetan gertatzen diren aldaketen bidez
(mineralen fusiorik gertatu gabe), harri ama aldatzen da, eta,
horren ondorioz, harri berri bat sortzen da. Sarritan foliazioa
agertzen dute.
NOLA SORTZEN DIRA
Diagenesia
Materialen metaketa, estratu izeneko
geruza horizontal paraleloak osatuz.
Mineralen trinkotzea, goiko sedimentu berrien
zamarren ondorioz porositatea gutxitu.
Zementatzea, hutsarteak eta poroak
material disolbagarrien bidez betetzea.
Erreakzio kimikoak: sedimentuko mineralen eta
material zimentatzaileen artean, kristal-egitura
berriak agertzea eta konposatu kimiko.
Disoluzioa, ura eta airea irtetean substantzia batzuk disolbatzen
dira eta sedimentuaren bolumena murriztu egiten da.