NATURA, GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUERA

Description

euskal curriculuma
Ander Gatesi
Mind Map by Ander Gatesi, updated more than 1 year ago
Ander Gatesi
Created by Ander Gatesi about 9 years ago
26
0

Resource summary

NATURA, GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUERA
  1. • Ingurune kontzeptua: Pertsonen inguruan ageri diren hainbat elementu, gertakari eta faktoreren multzoa da bizitzeko aukera ematen digun hori,gure existentzia baldintzatzen duen hori. Ingurunea globala da - Hurbileko ingurua: pertsonari dagokion kontzeptua da, hurbilekotzat sumatzen eta sentitzen den ingurunea da .
    1. • Ikasleen garapena: fisikoa, sentsoriala eta psikikoa, garrantzia, haurren pentsamolde zehatzari, inguruko elementuekin harreman afektiboak sortzeko interes eta ahalmenari; baita pentsamendu abstraktuari. Ingurunea elementu motibatzailea da.
      1. • Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen jakintza-arloak: helburu bakar batera bideratzen ditu ezagutzak: giza ingurumena osatzen duten alderdi eta dimentsio multzoa hobeto ulertzen eta azaltzen laguntzera. Horregatik,diziplinarteko alorra da, ikaskuntzek elkarri lagundu direlako eta loturak ezartzen ditu.
        1. • Curriculumaren antolamendua: Gizarteak eskatzen dituen helburuak betetzeko, eskolak guzti-guztien ekarpenak eta lankidetza behar ditu. Hau da, gizabanako/gizarte, ingurune fisiko/gizarte-ingurune, natura biziduna/ bizigabea eta natura/kultura dikotomien harremanak horretarako Esperientzia ez-formalak eta formalak garrantzia.
          1. • Edukien hautaketa: Hasteko, Lehen Hezkuntzaren helburu orokorrak lortzeko eta oinarrizko gaitasunak garatzeko lagungarriak diren edukiei eman zaie lehentasuna. Bigarrenik, munduari buruzko informazio askotarikoa sortzeaz gain, jakintza-arlo honek informazio horiek ulertzeko eta interpretatzeko gai izateko tresnak eman nahi dizkie haurrei. Askenik galderak egitera eta horientzako erantzun baliagarriak topatzera bultzatzen duten edukiak
            1. • Kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak: Ikaskuntza-prozedurak honako hauekin daude lotuta: behatzea, informazioa bilatzea, biltzea eta antolatzea, informazio hori landu eta komunikatzea, eta ikaskuntza-prozedurari buruz hausnartzea. Bestalde, jarrerak identitate pertsonalaren, gizarteratzearen, elkarbizitzaren, osasunaren eta ingurumenaren inguruan egituratzen dira.
              1. • Blokeak: 1. eduki multzoa. Ingurunea eta hura iraunaraztea. 2. eduki multzoa. Izaki bizidunen aniztasuna: 3. eduki multzoa. Osasuna eta garapen pertsonala 4. eduki multzoa. Pertsonak, kulturak eta gizarteantolakuntza 5. eduki multzoa. Denboran zehar izandako aldaketak 6. eduki multzoa. Materia eta energia 7. eduki multzoa dugu. Objektuak, makinak eta teknologiak
                1. • Metodologia: esperimentazioaren, ikerketaren, landa-lanen, irteeren, bisiten, behaketa zuzenaren eta abarren inguruko edukiak integratu beharko dira, bai eta informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera ere. komeni da ikasgela lan-taldetan antolatzea eta taldeok elkarri laguntzea eta elkartasunean aritzea.
                  1. • Ebaluazioa: Alorreko oinarrizko gaitasunak erreferentzia gisa baliatuko ditugu eta ebaluazio-irizpideen bidez balioetsiko dugu gaitasunok lortu ote ditugun, dagozkion adierazleak erabiliz.
                  2. • Ondorioa: Laburbilduz,etapa honen helburua, hurrengo kontzeptuak lantzea da: bizi diren inguru eta gizartean erantzukizunez ari daitezen, beste hainbat gizarte ezagut dezaten; eta, herritarrak izanda, parte-hartze demokratikoaren bidez ingurumena babesteko eta banakoen zein taldeen eskubideak babesteko duten erantzukizunaren jakitun izan daitezen.
                    Show full summary Hide full summary

                    Similar

                    ANIMALIA ORNOGABEAK
                    Txomin Aresti
                    LANDAREEN UGALKETA
                    Maria Pilar Oviedo De Sola
                    IZAKI BIZIDUNAK ANDER
                    Ander Lifeng Sola López
                    LANDAREEN ERLAZIOA
                    Maria Pilar Oviedo De Sola
                    ESKELETOA Oihane
                    Oihane Beperet
                    MATERIA
                    Txomin Aresti
                    LANDAREEN NUTRIZIOA
                    Maria Pilar Oviedo De Sola
                    Bakiokidetsunak 1
                    Biotz Fradua