Giza espeziea da gaur egun hominidoen familiako ordezkari bakarra. "Homo" generokoak
Hominidoen familia primateen ordenakoa da.
Tximino tropoideekin, mundu berriko eta zaharreko tximinoekin eta prosimioekin batera.
Lehen primateak duela 60 milioi urte azaldu ziren.
Zuhaitzetan bizi ziren, 10cm neurtzen zuten eta gauez bizi ziren.
Duela 35milioi urte tximinoak gainerako
primateengatik banatu ziren, eta duela 5
milioi urte tximino antropoideak eta
hominidoak banatu ziren.
Arbaso berak
Lurra duela 4.500 milioi urte sortu zen. Zenbait fosilek
hominidoen familia duela 6 milioi urte sortu zela
erakusten dute.
"Homo sapiens sapiens (gure espeziea) duela
gutxi azaldu zen; orain dela 150.000 urte.
Gure espeziea oso garatuta dauka garuna. Animalia adimenduak eta sozialak
gara, badakigu zer garen. Imajinatu, asmatu eta interpretatzen dugu, eta
beste hainbat gauza egiteko ere gai gara. Horregatik bakarrak gara.
Gure espeziearen eboluzioan, arbaso hauek nabarmendu ziren:
Ardipithecus ramidus. Lehen hominido ezaguna
Duela 4,5 milioi urte bizi izan zen, Etiopiako
ohianean. Txikiagoa zen baina oraingo
txinpantzeen antza zuen. Ez dakigu oraindik nola
ibiltzen ziren, baina ba dakigu fruituak eta
hostoak jaten zituztela.
Australopithecus. Lehen hominido hankabikoa.
Homo generoa sortu zuen. Hainbat espezie ezagutu
ziren genero horretakoak. Duela 4 milioi urtetik 2 milioi
urtera bizi izan ziren, Afrikako basoaetan. Fruituak eta
kimuak jaten zituzten eta zutik ibiltzen zuen.
Homo habilis. Homo generoaren lehenengoak.
Duela 2,5 milioi urtetik 1,6 milioi urtera bizi izan ziren, Afrikan
Rift haraneko sabanetan. Tresnak egin zituzten lehenak izan
ziren eta haragia jaten hasi ziren.
Homo ergaster
Sua erabiltzen hasi ziren. Duela 1,6 milioi urtetik 1,3 milioi urtera bizi
ziren, Afrikako hego eta ekialdeko sabanean. Orojaleak ziren eta
ehiztariak ere izango ziren. Oraingo gizakiaren antzeko garaiera izan zuten, 180cm
inguru neurtzen zuten.
Homo erectus
Asia kolonizatu zuten. Duela 1,3 milioi urtetik 50.000 urtera bizi
izan ziren, Txinan eta Asian. Fisikoki "Homo ergaster"
espezieari antzekoak ziren. Afrikatik atera ziren lehenak izan
ziren.
Homo antecessor
Europa kolonizatu zuten. Duela 800.000 urte bizi izan ziren, Europako
oihanean. Ehiztari/biltzaileak ziren, eta zurezko eta hezurrezko
tresnak zituzten. Gure espeziaren eta neanderthalen arteko azken
arbaso bera da.
Homo heidelbergensis
Ehorzketak egiten lehenak izan ziren. Duela 500.000 urtetik 180.000
urtera bizi izan ziren Europan. Ingurune guztiak hasru zituen.
Orojaleak ziren eta gorputz sendoa zuten. Harrizko tresnak erabiltzen
zituzten eta arrastro pribitiboak zituzten ere.
Homo neanderthalensis
Sua egiten zuten, gaixoak zaintzen zituzten eta hileta-errituak egiten zituzten.
Duela 230.000 urtetik 28.000 urtera bizi izan ziren, ingurune mota guztietan;
Europa, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Asian. Anatomia-ezaugarri bereziak
zituzten, isolamendu genetikoagatik. Harri lantzeko teknikak hobetu zituzten.
Homo sapiens sapiens
Hominidoen oraingo espezie bakarra da. Gure espeziea duela
150.000 urte azaldu zen eta planeta osoa kolonizatu zuen. Gure
gorputza aurrekoen baino lirainagoa da. Gure
komunikatzeko-gaitasuan eta gure adimena kultura konplexu bat
eta kontzientza garatzeko balio izan ziren.