Hiru hipopotamoak hiztegia DBH1

Descrição

DBH 1. mailako hiztegia.
Maialen Garaizar
FlashCards por Maialen Garaizar, atualizado 9 meses atrás
Maialen Garaizar
Criado por Maialen Garaizar quase 3 anos atrás
252
0

Resumo de Recurso

Questão Responda
AHALIK ETA ONDOEN Ahal duen bezain ondo Asierren notak hain onak izatearen arrazoia zera da: gauzak beti ____________ egiten ditu
GERO, GEROKOAK Ondorioetaz arduratu gabe egitea, gero datorrena ikusiko da Orain honetan ari naiz eta, ______________!
LEHENDABIZI Lehenengo Gurasoek garbigailua jartzen irakatsi didate. _______________ egin behar dena arropa bi multzotan banatzea da, zuria eta kolorekoa
HALA MODUZ Edozein modutan Umore txarrean zaudenean, gauzak behar bezala egin beharrean _______________ egiten dituzu
HOTS Hau da Behiak animalia belarjarleak dira, ______________, belarra jaten dute
ARE GUTXIAGO Menos aún Ez diozu zure email helbidea ezezagunei eman behar, eta _____________ telefono zenbakia
KASU Adibidez Hiriburu guztietan marka bereko dendak daude, Decathlon eta Zara, _________________
MUNDU ZABALEAN Munduan zehar hedatuta Gaur egun, teknologiak eragindko globalizazioa dela-eta, ________ aurki ditzakegu gauza berberak
HAIN ZUZEN ERE Zehazki Aitona-amonak Urte Zaharra ospatzeko etorriko dira gurera, Abenduaren 31n, __________
MUTURREZ MUTUR Punta batetik bestera Mugikorra galdu zuela konturatu zenean, kalea ____________ miatu zuen, baina ez zuen aurkitu
AZKAR BATEAN Ziztu bizian Lagunekin zinemara joan nahi zuenez, gela ___________ txukundu eta korrika atera zen etxetik
HARA-HONA Bueltaka Etxera sartutakoan giltzak edonon uzten ditu eta, atera behar duenean, ______________ ibiltzen da haien bila
ATE MUTUAK BAINO ISILAGO Isilik Azken egunotan ________________ dabil Ane, zerbait gertatzen zaionaren susmoa dut
BEREZ De por sí Udazkena, ___________, urte-sasoi tristea da: egun laburragoak, eguraldi txarra…
ESTRESAK JOTA Urduri, asaldatuta Azken bolada honetan ____________ dago nire lehengusina, ezkontzarako dena prestatu behar duelako.
ARRAIOA Demontre ________! Aho sabaia erre dut!
TUTIK ERE EZ ULERTU Ezer ere ez ulertu Maitanek ez dio irakasleari __________________, euliei begira egon da azalpenean.
ARGI ETA GARBI Argi Guztiz haserre nago zurekin. ________________ esango dizut, ez egin berriro horrelakorik.
BARRUKO HARRA ASKATU Barrua hustu Etengabean dago arazoan pentsatzen. ___________ eta sentitzen duena esan beharko luke.
HARIRA JOAN Ez luzatu _____________! Oso gauza zehatza galdetu dizut eta ordu erdia daramazu bueltaka.
EZTA URRIK EMAN ERE Ezta pentsatu ere Uste dute ipada utziko diegula? ______________!
EZBAIRIK GABE Dudarik gabe Garrantzitsuena, _____________, dena egunez egun eta lasaitasunez ikastea da.
AKABO Bukatu da Ingurumena zaintzen ez badugu, ____________! Hurrengo belaunaldiak ez du etorkizunik izango.
ZUREAK EGIN DU Ez duzu zereginik Gurasoek gezurra esaten harrapatzen bazaituzte, ____________!
PASARTEA Nobelaren _____ horretan, nola maitemindu ziren protagonistak kontatzen du egileak.
NORABIDEA Udaberriko asteburuetan Santanderrerako ____n kotxe ugari pilatzen dira autopistan.
TORLOJU Jostailu askori, pilak aldatzeko _____ batzuk askatu behar zaizkie, estalkia kentzearren
BESTELAKO Modu berean askotan saiatu zara hori lortzen eta beti porrot egin duzu. _____ bidea bilatu behar duzu.
HURRENKERA Klaseko zerrendak egiteko, abizenen _____ alfabetikoa erabiltzen dugu.
IRAKASPENA Liburuek ez ezik, bizitzak eta ingurukoek ere ematen dizkiguten _____k oso baliagarriak dira jakintsuagoak izateko.
EZINBESTEKOA Egunean zehar lan egin nahi baduzu, _____ da ipadak bateria kargatuta izatea.
PORROKATUA Aita Athletic-zale _____ da. Taldearen partida guztiak ikusten ditu.
ARGIBIDEAK Ariketak ondo egin ahal izateko, lehendabizi _____ ondo ulertu behar ditugu
EGOKIRO Argi dago besteei pentsatzen duguna esan behar diegula, baina ez edozein modutan. Gauzak _____ esan behar ditugu.
TANTAKA Sukaldeko harraskako txorrota apurtuta dago, eta etengabean ari da _____. Ur pilo bat ari gara gastatzen!
HELBURUA Jonek bere ____ k oso garbi ditu: badaki zer lortu nahi duen eta lortzeko bere ahalegin guztiak jartzen ditu
ESKARMENTU Bizitzan gertatzen zaizkigun gauzetatik _____ handia lortzen dugu.
TRABA EGIN Erantz ezazu berokia! Idazteko _____ dizu.
ERDIZKA Ez dakit oso ondo zer jazo zaion. Gertatutakoa _____ baino ez diot ulertu. Hain zegoen urduri!
MINDU Bota zizkidaten hitzek izugarri _____ ninduten 
BEHAZTOPA EGIN Diotenez, gizakiok gara harri berarekin bitan ______ ohi dugunok
BABESTU Amatasun-sena oso indartsua da animalia gehienetan eta kumeak _____ egiten dituzte ororen gainetik
OTOITZ EGIN Antzinatik, fededunek tenpluetan _____ dute
DESAGERRARAZI Garbigarri horrek edozein orban _____ ahal du
TUPUSTEAN Basoan genbiltzala, _____, basurdea atera zitzaigun eta garrasika alde egin genuen korrika. Bai beldurgarria zela!
BARRE-ALGARAKA Umeek primeran pasatu zuten urtebetetze-jaian pailazoarekin. Etengabean ari ziren _____. 
GARATU Idazlana ondo egiteko, lehendabizi oinarrizko ideiak behar dituzu, eta gero, modu egokian _____
ETENALDI Izugarrizko hitz-jarioa du. Hizketan hasten denean, arnasa hartzeko baino ez du _____-rik egiten.

Semelhante

Euskera
Jon Guisasola
Narratzaile motak eta ezaugarriak 1.EBALUAKETA
Oihane fdz.
Euskera adjetivos 2a parte
Josu M
ADITZ TRINKOAK**
Silvia Francisco Llorente
NOR-NORK 1 (BALDINTZA)
Silvia Francisco Llorente
INTERBALOAK edo BITARTEAK
LEIRE PEREZ DE LASTRA AGUIRREZABAL
NOR-NORI 1 (BALDINTZA)
Silvia Francisco Llorente
ESAERA ZAHARRAK , ATSOTITZAK
Maria Pilar Oviedo De Sola
IZAKI BIZIDUNAK ANDER
Ander Lifeng Sola López
Nor-Nork 1 (INDIKATIBOA)
Silvia Francisco Llorente
Nor-Nork 3 (INDIKATBOA)
Silvia Francisco Llorente