Erdi aroko gizartea

Descrição

Mapa Mental sobre Erdi aroko gizartea, criado por Arrate BLANCO TORRES em 04-03-2019.
Arrate BLANCO TORRES
Mapa Mental por Arrate BLANCO TORRES, atualizado more than 1 year ago
Arrate BLANCO TORRES
Criado por Arrate BLANCO TORRES mais de 5 anos atrás
28
0

Resumo de Recurso

Erdi aroko gizartea
  1. arteak
    1. Erdi Aroko artelan gehiena erlijiosoa zen, bai arte islamiarrari eta baita kristauari dagokionean ere. Erdi Aroko arte kristauan arte erromanikoa (XI-XIII. mendeetan) eta arte gotikoa (XII-XVI. mendeetan) nabarmendu ziren.
      1. Erdi Aroa lehenbizikoz horrela izendatu zuten historialariek aro ilun eta hutsa jotzen zuten bostgarren mendetik hamabostgarrenera bitarteko milaldia. Antzinate klasikoaren eta Berpizkundearen arteko denboraldi luze, ezkutu eta ezezaguna zen haientzat Erdi Aroa. Ordutik hona, ordea, Erdi Aroaz zeuden ideiak asko aldatu dira, eta gaur egungo ikuspegitik, segur aski, zuzenago litzateke garai hari "fede aroa" deitzea, "aro iluna" baino .
        1. Historiaren kontzeptu positibo horrek indarra hartu ahala, iluntasun ideiak etengabe atzera egin du, harik eta Erdi Aroaren lehen aldira mugatu den arte. Duela ehun urte uste zen "sineskerien eta ezjakintasunaren aroa" XII. mendea arte heltzen zela. Geroztik, etengabe eremua galduz joan da, eta gaur egun, Justinianoren heriotzatik Karlomagnoren koroatzea bitarteko bi mendeko aldiari deitzen zaio soilik "aro iluna". Eta, beharbada, oraindik laburragoa izan beharko luke. Ez baita ahaztu behar 650 eta 750 arteko ehun urteko epean, Mediterraneotik iparraldera aldatu zela europar zibilizazioaren ardatza.
    2. hiriak
      1. mendetik aurrera, mendebaldeko Europaren zati handienean, hiriak suspertzen hasi ziren berriro. Nekazaritzan ekoizpena hobetzeak demografiaren hazkundea ekarri zuen, elikagaiak ugaritzeak hilkortasuna jaitsarazi egin baitzuen.
        1. Era berean, elikagaiak sobera zituztenez, lan-banaketa zehazten joan ziren, merkataritzak eta artisautzak aurrera egin zuten eta horrek guztiak hiriak birsortzea eragin zuen. Merkatariak leku seguruetan, herrixka zaharretako harresien inguruan, kokatu ziren, nekazaritzako eta artisautzako gaiak salerosteko.
          1. Gero, artisauak ere merkatarien inguruan finkatzen joan ziren. Gune horiek burgoak ziren eta haietako biztanleei burgesak deitu zitzaien. Erdi Aroko gizartean giza talde berri bat sortu zen.
            1. Hiriek artisautzaren eta merkataritzaren bilakaera geldiezina ekarri zuten. Artisauak gremiotan bildu ziren. Artisau maisuak bere lantegia izan ohi zuen, ofizial eta ikasleekin, eta baita denda bat ere, produktuak saltzeko.

      Semelhante

      Euskera
      Jon Guisasola
      ERDI AROA
      Oier SALGADO GAYO
      ERLIEBEAREN FORMAK
      Txomin Aresti
      SEKTORE EKONOMIKOAK
      Alicia LIBANO CARBALLEIRA
      ERDI AROKO BIZIMODUA
      Haizea QUISPE MARTÍNEZ
      ERDI AROKO BIZIMODUA
      Uxue CHAGARTEGUI CLERENCIA
      SEKTORE EKONOMIKOAK
      Nerea MARTÍNEZ MAYTA
      ERDI AROAREN BIZIMODUA
      Aner CAREAGA SUÁREZ
      Erdiaroko Bizimoduak
      Patrick VACA MÉNDEZ
      sektore ekonomikoak
      Hugo GARCÍA GONZÁLEZ
      ARO GARAIKIDEA XX. ETA XXI. MENDEAN ESPAINIAN
      Txomin Aresti