Botere exekutiboak botere legegileak onetsitako legeak betearazten ditu.
Gobernua
Anotações:
Botere exekutiboak botere legegileak onetsitako legeak betearazten ditu, eta herrialdeko barne eta kanpo politika zuzentzen ditu, Estatuko aurrekontuak egiten ditu eta legeak proposatzen dizkio Parlamentuari. Espainian, Gobernua da botere exekutiboa duen erakundea.
Diputatuen Kongresuak Gobernuko presidentea aukeratzen du. Behin aukeratutakoan, presidenteak Gobernua osatuko duten ministroak izendatzen ditu. Ondoren, presidentea eta ministroak astean behin bilduko dira, Ministroen Kontseiluan.
Botere legegilea
Anotações:
botere legegilea legeak egiteaz eta Gobernua kontrolatzeaz arduratzen da. Botere legegilea duen erakundea Parlamentua da.
Espainian, parlamentuari Gorte Nagusiak esaten zaio, eta bi biltzar edo ganbera ditu: Diputatuen Kongresua eta Senatua. Lau urtean behin, hauteskunde orokorrak egiten dira, eta haietan, herritarrek diputatuak eta senatari gehienak aukeratzen dituzte. Bestalde, herritarrek zuzenean aukeratzen ez dituzten senatariak, autonomia erkidegoetako parlamentuan aukeratzen dituzte.
Parlamentua
Anotações:
Botere legegilea duen erakundea Parlamentua da.
Diputatuen Kongresua
Senatua
Botere judiziala
Anotações:
Botere judizialaren funtzio nagusia justizia ematea da.
Epaileek eta auzitegiek
Anotações:
Epaileek eta auzitegiek dute ardura hori. Espainiako auzitegi garrantzitsuena Auzitegi Gorena da. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epaileek eta auzitegiek beren betebeharrak zuzen egiten dituztela zaindu behar du.