Gure inguru urbilean dugun materian hiru
aspektu izan ohi ditu:solidoa,likidoa edo
gasa.Hiru aspektu horiei materiaren egoera
deitzen zaie:egoera solidoa, egora likidoa eta
egoera gaseosa.
Jo dezagun materia guztia partikula txiki
ikusezinez osatuta dagoela.Egoera solidoan
partikula txiki horiek ordenatuta eta
elkarrengandik nahiko hurbil daude, alboko
marrazkian ikus dezakegun bezala.
Egoera likidoa partikula txiki horiek
elkarrengandik ez daude solidoetan bezain
hurbil (nahiz gasetan baino hurbilago egon),
eta gainera, ez daude ordenatuta, alboko
marrazkian ikus dezakegun bezala.
Gas egoera partikula txiki horiek solidoetan
eta likidoetan baino urrunago daude
elkarrengandik:ez daude batere hurbil.
Gure inguruan ikus ditzakegun materiaren
egoerak hiru horiek dira, baina ez pentsa horiek
bakarrik direnik.Unibertsoan( izarretan eta
galaxietan batik bat) materia beste egoera
batzuetan ere aurki daiteke.