Botere exekutiboak botere legegileak onetsitako legeak betearazten ditu, eta herrialdeko barne eta kanpo politika zuzentzen ditu, Estatuko aurrekontuak egiten ditu eta legeak proposatzen dizkio Parlamentuari. Espainian, Gobernua da botere exekutiboa duen erakundea.
Diputatuen Kongresuak Gobernuko presidentea aukeratzen du. Behin aukeratutakoan, presidenteak Gobernua osatuko duten ministroak izendatzen ditu. Ondoren, presidentea eta ministroak astean behin bilduko dira, Ministroen Kontseiluan.
Legeak betearazi
Politika zuzendu
Aurrekontuak egin
Lege berriak proposatu
BOTERE LEGEGILEA
PARLAMENTUA
DIPUTATUEN
KONGRESUA
SENATUA
Legeak egin
Gobernua kontrolatu
BOTERE JUDIZIALA
EPAILEAK ETA AUZITEGIAK
Anotações:
Botere judizialaren funtzio nagusia justizia ematea da.
Epaileek eta auzitegiek dute ardura hori. Espainiako auzitegi garrantzitsuena Auzitegi Gorena da. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epaileek eta auzitegiek beren betebeharrak zuzen egiten dituztela zaindu behar du.
Bestalde, onartzen diren lege guztiek eta hartzen diren erabaki guztiek Konstituzioa errespetatzen dutela egiaztatzen du Auzitegi Konstituzionalak. Hala ez bada, auzitegi horrek Gorteek onartutako lege bat baliogabe dezake.
Justizia administratu
Konstituzioa
Anotações:
Hirritarren eskubide eta betebeharrak finkatzen ditu.
Erakunde nagusien funtzionamendua zehazten du: Erregea eta botereak.
Espainia monarkia parlamentarioa da: Erregea da estatuburua.
Boterea herritarrengan datza: Hauteskundeak.
ERREGEA
ESTATUKO BURUA
Anotações:
Munduko estatu guztiek burua dute, haien ordezkari nagusia. Gaur egun, gobernu mota hedatuenak errepublika eta monarkia dira. Errepubliketan, presidentea da Estatu burua, eta monarkietan, berriz,
Erregea.
Espainiako Konstituzioaren arabera, Espainia monarkia parlamentarioa da; hots, Erregea da Estatu burua, baina, hala ere, herriak du boterea. Hori dela eta, herritarrek beren ordezkariak aukeratzen dituzte hauteskunde orokorretan, Gorte Nagusietan botere horren ordezkari izan daitezen.
GORTE NAGUSIAK
Anotações:
Herrialde demokratikoetan, botere legegilea legeak egiteaz eta Gobernua kontrolatzeaz arduratzen da. Botere legegilea duen erakundea Parlamentua da.
Espainian, parlamentuari Gorte Nagusiak esaten zaio, eta bi biltzar edo ganbera ditu: Diputatuen Kongresua eta Senatua. Lau urtean behin, hauteskunde orokorrak egiten dira, eta haietan, herritarrek diputatuak eta senatari gehienak aukeratzen dituzte. Bestalde, herritarrek zuzenean aukeratzen ez dituzten senatariak, autonomia erkidegoetako parlamentuan aukeratzen dituzte.