EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK

Descrição

Kx, hau da nire lana. (Ane Goicoehea) 2.D
ik012071hc
Mapa Mental por ik012071hc, atualizado more than 1 year ago
ik012071hc
Criado por ik012071hc aproximadamente 9 anos atrás
23
0

Resumo de Recurso

EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
  1. PERKUSIOZKOAK

    Anotações:

    • Bibratzen duen elementuaren soinutresnaren gorputza bera denean, perkusiozko musika tresna deitzen zaio. Aparteko tintaketarik behar ez duen eta soinua sortu dezakeen materialarekin egina dago.
    1. TTUNTUN-A / DANBURRIA

      Anotações:

      • Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den salterioa Zuberoan xirularekin batera jo ohi da. Erresonantzia kutxa eta 6 hariz osatuta dago eta makilatxo bat kolpatuz jotzen da. Gaur egun Zuberoako herri dantzetarako bakarrik erabiltzen da.
      1. TXALAPARTA

        Anotações:

        • Antzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago. Oholtzak 2metro eta 2,5 metro inguruko luzera dute, eta 5zentimetroko lodiera. Antzina, txalaparta, komunikatzeko
        1. TOBERA

          Anotações:

          • Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bi jolek, bakoitzak metalezko bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen dena. OSAGAIAK: - Altzairuzko palanka - Bi jotzaileek 30zentimetrotako bi burni ziri dituzte esku bakoitzean. - Koplaria, bertsolaria.
          1. TRONPA / MUSUGITARRA

            Anotações:

            • Antzinako musikatresna da. Giltza zahar baten itxura du eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du. Hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko desberdinak lortzen dira. Ahoa erresonantzia kutxaren modukoa da. Durangoaldean jotzen da batez ere.
          2. AEROFONOAK

            Anotações:

            • Haizezko musikatresna bezala ere ezagutzen diren oinarrizko bi elementu dituzte: Aire zutabe bat gordetzen duen hodi edo ontzi bat eta aire hori bibratzeko beharrezkoa dugun eragilea.
            1. TXISTUA

              Anotações:

              • Txistua lau zuloko (hirurak behean ditu); hiru aurrealdean eta bat atzealdean) moko flauta zuzena da. Hau dugu gure herri-musikan azken garaiotako eta lehenengoetakoa ere bai soinutresna zabalduena eta ezagunena.
              1. ZUBEROAKO TXIRULA

                Anotações:

                • 3 zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da, txistua bezala. Gaur egin, Zuberoan jotzen da. Txistua bainoa laburragoa da, 25zm ingurukoa, eta soinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu, bi aurrekaldean, eta bat atzekaldean. Txirula, ttuntunaz lagundurik jotzen da.
                1. DULTZAINA

                  Anotações:

                  • Osagaiak: Mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotu eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tutuakn konikotasun irregularreko forma dauka. Nota aldaketarako 8 zulo ditu.
                  1. NAFAR GAITA

                    Anotações:

                    • Pita, tutua eta nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Nafarroako gaitarien artean zaharra da beste osagai hau ere: Katea-txapa. Kasu horietan, tuta eta pita lotzen dituen mutur batean txapadun katea izaten dute.
                    1. TXANBELA

                      Anotações:

                      • Gaur egun erabat galdua dagoen Zuberoako txanbela txikia da. Haizezko musika tresna, mihizka bikoitzekoa eta egurrezkoa dena. 7 zulo ditu, 6 aurrekaldean eta 1 atzekaldean.
                      1. SUPRIÑUA

                        Anotações:

                        • Mihizka bikoitzeko musika tresnarik sinpleena da, landare edo zuhaitz baten adarrarekin eginten dena. Euskal Herrian urritzaren azalez egiten da, bi zulo ditu bere doinua jotzeko. Gaur egun erabat galdua dago.
                        1. ALBOKA

                          Anotações:

                          • Klarinetearen kidea da. Jatorriz artzain giroko musika tresna dela uste da. Arnasa aldi berean hartuz eta botaz jotzen da.
                          1. TRIKITIXA

                            Anotações:

                            • Euskal Herrian soinu-tresna berriena da. Indarrez sartu da gure herriko musikaren bazter guztietan. Atabalarekin taldea osatuz eta baita dultzaina eta panderoz lagundurik jotzen da. Infernuko hauspoa ere deitu ohi zaio.
                          2. MENBRANADUNAK EDO LARRUZKOAK
                            1. DANBOLINA

                              Anotações:

                              • Menbranofonoa da eta Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua dago. Txistua laguntzeko erabili ohi da erritmoa markatzeko.
                              1. ATABALA

                                Anotações:

                                • Bi makiltxoz txandaka jotzen den menbranofonoa da. antzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabiltzen da. Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean, bai azpikko aldean animalia larruzkoa edo plastikozkoa "larruak" eramaten ditu.
                                1. PANDEROA

                                  Anotações:

                                  • Eskuz eta atzamarrekin jotzen den menbranofonoa da.

                                Semelhante

                                EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
                                ik012071cr
                                EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
                                ik012071in
                                Euskal Herriko musika tresnak
                                Itxaso Diez Barranco
                                euskal herriko musika tresna
                                ik012071ia
                                euskal herriko tresnak
                                naila alonso
                                euskal herriko musika tresnak
                                ik012071jr
                                EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
                                ik012071lq
                                EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
                                ik012071lb
                                euskal herriko musika tresnak
                                ik012071lc
                                Euskal Herriko Musika Tresnak
                                ik012071ls
                                EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
                                ik012071ie