San Agustin Hiponakoa (eusk)

Descrição

2º de Bachillerato Historia de la Filosofía Notas sobre San Agustin Hiponakoa (eusk), criado por Ane Juez em 08-01-2018.
Ane  Juez
Notas por Ane Juez, atualizado more than 1 year ago
Ane  Juez
Criado por Ane Juez quase 7 anos atrás
282
0

Resumo de Recurso

Página 1

SAN AGUSTIN  FEDEA ETA ARRAZOIA: EZAGUTZEKO SINETSI San Agustinen pentsamenduan, zoriontasunaren bilaketa egiaren bilaketa da, eta hau bizitzaren zentzuaren bilaketa. Agustinen ustez Jainkoa topatzekotan, jakituria eskuratzen da. Zer egiten dute fe eta ar-ak jainkoaren bilaketan? Tertulianoren ustez, egiaren bilaketan arrazoiak ez du zer eginik, berak ezan zuen “credo quia absurdum”. Haren ustez fedearekin gidatu behar gara soilik, filosofiak ez baitu baliorik. Agustinek, ostera, ez du hórrela pentsatzen. Bere sinesmena honelakoa da: Fedeak egia errebelatzen du, baina arrazoiari esker egia hori hobeto ulertzen da. Honek handitzen doan zirkulu bat sortzen du. Sinetsi ulertzeko: fedearen nagusitasuna erakusten du, eta ulertu sinisteko: 2. Mailako funtzio bezala.   ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA San Agustinek epikureismoari eta eszeptisizmoari uko egin die bere ideietan. Bestalde, eszeptizismoan oinarritu da bere teorian: “Si fallor, sum”. Zalantza horren aurrean egia unibertsal bat aurkitu du (eszept. Contra). Nola lor dezake gizakiak egia? Bi egia daude; hautemangarria eta arrazionala. Lehenengoa, sentsazioekin lotzen dugu, koloreekin, zentzumenekin… maila baxuena da. Bigarrena zientzia eta jakiturian banatzen da. Zientziak ideiak ikusten ditu objektuetan (fisika) eta Jakituriak (filo edo metafisika) ideiak ikusten ditu objekturik gabe. Ezagutza-prozesua: Jainkoak erabakitzen du nor zigortuko duen eta nor argituko duen, benetako ezagutza errebelatuz. Teoria platonikoarekin lotura ikus dezakegu: 1-ideiak: P-mundu ulerkorrean daude. SA-Jainkoaren pentsamenduak dira. 2-Ezagutza: P-Ongiaren argia. SA- Jainkoaren argia. 3.Arima: P-betierekoa SA-ez betierekoa.   JAINKOAREN EXISTENTZIA ETA IDEIA EREDUGARRIAK Nahiz eta fededunek Jainkoaren existentzia frogatzeko beharrik ez izan, Agustinek 3 argudio arrazional eman zituen: -Kosmologikoa: Munduaren ordena Sortzailearren froga da, norbait ezarri behar izan duelako ordena hori. -Historikoa: Hainbeste zibilizaziok Jainkoarengan sinestu badute, ezinezkoa da guztiak erratutak egotea. -Epistemologikoa: Ideia abstraktuak Jainkoak sortzen ditu eta Argitzapenaren bidez ezagutzera ematen dizkigu.   ASKATASUNA ETA GAITZAREN ARAZOA Jainkoak sortzen duen guztia ona bada, zergatik dago Gaitza? Bi Gaitz mota daude: -Gaitz fisikoa (tsunamiak adibidez): Jainkoak sortzen dueña ona da, baina ez absolutua. Sorkariak inperfektuak dira, eta horregatik, ongia, izateaten proportzioan izango dute. -Gaitz morala: Hau gizakiaren errua da, ez Jainkoarena. Jainkoak askatasun eta aukeramenarekin sortu zuen gizakia, baina paradisuan egindako jatorrizko bekatuaren ondorioz askatasuna galdu zuen. Aukeramena: ongiaren eta gaitzaren artean erabakitzeko gaitasuna Askatasuna: Ondo erabakitzeko gaitasuna (aukeramenaren erabilera ona) “Amor Sui” Gizakiak bere baitasuna bere burura bideratzea. “Cupiditas”: Gizakiak bere maitasuna ondasun galkorretara bideratzea. Jainkoaren argitzapena lortzen denean “Amor Dei” esaten da.   LURREKO HIRIA ETA JAINKOAREN HIRIA San Agustinen ustez historia ez da ziklikoa, lineala baizik. Horrek esan nahi du historiak helburu bat duela: argumentu bat. Bertan, jainkoak gizakia salbatzeko aukera asko egiten ditu. Historia honetan drama bat dago: Jerusalem (Jainkoaren Hiria) eta Babilonia (Lurreko Hiria). Jerusalemko hiritarrak Jainkoaz bakarrik arduratzen dira, mundura harengana heltzeko bitarteko bezala erabiltzen baitute. Hauek Sarituak izango dira. Bestalde, Babiloniako hiritarrak Jainkoari uko egiten diote eta bere burua Jainkoa baino behiago maite dute. Hauek ondasun galkorretan galtzen dira, eta Agustinen ustez zigortuak izango dira. Ikuspuntu honek eragin handia sortu zuen Mendebaldean.   PLATONEN ERAGINA AGUSTINENGAN Platonek eta Agustinek zenbait gauza pentsatu zituzten berdin, nahiz eta termino desberdinak erabili. -Antropologian: 2 elementu daude P-2 errealitate desberdinetan SA-errealitate bakarrean Gorputza arimaren menpe dago: P-arimaren kartzela SA-arimaren erreminta. Arima: P-hilezkorra eta betierekoa SA- hilezkorra -Ezagutzaren Teorian: Zoriontasuna P-egia SA-fedea.   Egia arimaren barnean P-erreminiszentziaren teoria (oroitzapena) SA-Jainkoaren pentsamenduak. Argiaren beharra P-Ongiarena SA-Jainkoarena. -Ontologia: Errealitatea P-Mundu ulerkorra SA-Jainkoaren erreinua. Mundu fisikoa P-mundu sentikorra SA-lurtarra     TOMAS AKINOKOA   FEDEA ETA ARRAZOIMENA Tomasen hausnarketan ikusten da garrantzi handiagoa ematen diola arrazoiari Agustinek baino. Horrez gain teoría averroísta ukatzen du baita. Teoria averroistak dioena hauxe da: 2 egia daude, filosofikoa eta erlijiosoa. Biak baliozkoak dira, eta nahiz eta kontraesankorrak izan askotan, onargarriak dira. Tomasen erantzuna hau da: Onargarria da bi egia daudela, teologikoa eta filosofikoa. Hauek biak berezita daude, baina elkartzean Fedearen atarikoak sortzen dira, hau da, fedea azaltzeko arrazoimena erabiltzen denean. Adibidez, Jainkoaren existentzua   JAINKOAREN EXISTENTZIA: 5 IBILBIDE Tomasek ibilbide guztietan 3 ezaugarri betetzen ditu: Lehenengoz esperientzia bat azaltzen du (egindako hausnarketa a posteriori izan ohi da); Bigarrenez, esperentzia horretako segida amaigabe gaben ezinezkotasuna frogatzen du, eta azkenik Jainkoarekin erlazionatzen du ezaugarri bat, existentzia frogatuz. Lehenengoa Mugimenduaren Ibilbidea da: Munduan guztia dago mugitzen, eta mugitzen diren gauzak beste zerbaiten mugiarazten ditu. Baina segida ezinezkoa da amaigabea izatea, Lehen Higiarazle bat egon behar da. Hau da Jainkoa. Bigarrena Kausa Eraginkorrarena da: Hemen, aurrekoan bezala, gauza guztiak eragindakoak dira, kausa batetik datos. Segida honen hasieran kausarik gabeko zerbait egon behar da: Jainkoa Hirugarrena Kontingentziaren Ibilbidea da: Tomasek azaltzen du guztiak garela kontingenteak, batzuk beste batzuk baino gutxiago. Zerbait egon behar da kontingentea ez dena: Jainkoa Azkenaurrekoa Perfekzio Mailaren Ibilbidea da: Izakiak ez dira perfektuak, baina batzuk besteak baino hobeak dira. Horregatik, perfektua den izaki bat egon behar da: Jainkoa Azkena Munduaren ordenarena da: Norbaitek jarri behar izan du ordena munduan, badaudelako ezagutza gabeko gizakiak helburu konktretu baterako sortuak: Jainkoa

Semelhante

Comparación de Platón con Aristóteles. 2º de Bachillerato. Filosofía
smael Montesinos
Apunte Selectividad. Platón
Sofia Villa Navarro
LOS PRESOCRÁTICOS, SOFISTAS Y SÓCRATES
María Béjar Rodríguez
Comparación Platón-Nietzsche. 2º de Bachillerato. Filosofía.
smael Montesinos
Filosofos Presócraticos
ANTHONY PEREZ
Origen de la Filosofía: El paso del Mito al Logos
maya velasquez
Fichas de Grandes Filósofos
maya velasquez
Justificación Platón 2º Bachillerato
smael Montesinos
Historia de la Filosofía
maya velasquez
Nietzsche: Estudio sobre la Ética
maya velasquez