Immanuel Kant - Iruzkin kritikoa Filofo alemaniarra gizadia bere ''adingabetasunetik'' ateratzeko alde dago heziketaren bitartez. Kant ere bere idei ilustratuak erakusten dizkigu testuan. Honek aurkezten digu nola garapena gizartea eramango du jarrera askeagoak eta arrazionalagoak izatera.Rousseauk, filosofo frantzesak, ez zeukan Kanten bezain segurtasuna ''garapenean''. Rousseau idatzi zuen ''Garapen ideiaren kritika'', bertan, azaltzen du gizartearen garapena. Hau da, kulturaren bidez jakinduria eskuratzea ez duela gizarteari hobekuntzarantz bideratzen, baizik eta, egoera latz batera. Filosofo frantzesaren aroan, zientzia oso garrantzitsua zen, gehiegi goraipatzen zen baina berak sistema zientifikoa kritikatu zuen (XIX. mendearen positibismoa eta zientifizismoa). Rousseauren ustez, zientziak alienatzen gaitu, gure arrazoimenaren lehentasunak bireratzen gaituztelako eta sortzen den despotismo politikoa ez digu ikusten uzten. Hau garapen ideiarekin lotzen badugu, garapen zientifikoa ustelkeria bakarrik ekartzen duela esan dezakegu.Gaur egun, oraindik ilustrazioaren ideiaren ondorio positibo eta negatiboak (Romantizismo/Postmodernismoa ''Frankfurteko eskola'' Freud, Marx) nabari dezakegu. Oraindik zaila egiten zaigu ''garapenean'' konfidantza izatea. Garapen zientifikoa bi Mundu Gerra ekarri dituelako, esaterako. Kantek adierazi duen bezala, agian oraindik ''ilustrazio aroan'' gaude eta ez ''aro ilustratu'' batean, beraz, gizarteari eginkizun asko falta zaizkio programa ilustratua betetzeko. Kant ''intelektual ilustratu'' moduan agertzen zaigu, testuan bertan isladatzen den moduan.
Quer criar suas próprias Notas gratuitas com a GoConqr? Saiba mais.