FITXA FINKATZEKO - Hormona-kontua Messi

Descrição

Egin ariketa hau eta eman zure irakasleari.
Elena Álvarez de Arcaya
Notas por Elena Álvarez de Arcaya, atualizado more than 1 year ago
Elena Álvarez de Arcaya
Criado por Elena Álvarez de Arcaya quase 9 anos atrás
24
0

Resumo de Recurso

Página 1

Gure gorputzeko ekintzak koordinatzeaz arduratzen dira hormonak, nerbio-sistema bezalaxe. Hala ere, dakizun moduan, hormona-sistemak eremu handiagoetan eragiten du, eta efektua iraunkorragoa da. Horregatik, luzaroan irauten duten eta gorputzeko eremu zabalak hartzen dituzten ekintzetarako erabiltzen da hormona-sistema. Nahikoa hormona ez izateak eragindako gaixotasunak ez dira arraroak, eta pertsona askok dituzte gaitz horiek. Egun, arazorik gabe tratatzen dira gaixotasun horietako asko, eta gaixoek ez dute gaitz horien ondoriorik jasaten. Messi eta hazkuntza-hormonaren arazoa “Egon lasai, egun batean Maradona baino altuagoa izango zara; ez dakit hobea izango zaren, baina ziur nago altuagoa izango zarela”, halaxe esan zion Argentinako endokrinologo batek, Diego Schwarzstein-ek, alegia, 1998an Lionel Messiri. Izan ere, orduan ezezaguna eta txikia zen Messi eta gaixotasun bat diagnostikatu zion; gaitz horrek arriskuan jartzen zuen haren ametsa: lehen mailako futbolaria izatea. Hazkuntza-hormonaren gabezia partziala zuen gaixo hura “txikitxoa eta isila zen, eta, itxura guztien arabera, futbolari ona izango zen”, baieztatzen du Schwarzsteinek. Une hartan, 9 urte baino ez zituen Messik, eta 1,27 m-ko altuera baino ez zuen; egun, 26 urte ditu eta, zorionez, 1,69 metrora iristea lortu du… “Messi 9 urterekin etorri zen nire kontsultara, eta, hainbat hilabetetan analisi gogaikarriak egin ostean, hazkuntza-hormonaren gabezia zuela jakinarazi zioten", esan zuen Schwarzsteinek. "Haurren ezohiko gaixotasunen artean, nahiko sarritan gertatzen da arazo endokrino hori, eta, gutxi gorabehera, 20 000 jaiotzetatik bati baino ez dio eragiten". “Arazo hori duen mutil bat behar baino gutxiago haziko da. Ezinezkoa da jakitea zenbat neurtuko lukeen gaixotasun hori tratatuko ez balitz. Argi dagoena da ez zela altuera normala izatera iritsiko, genetika-kontuagatik”, argitu zuen medikuak. Tratamendua honetan datza: hazkuntza-garaian -16 urte bete bitartean, alegia- falta diren hazkuntza-hormonak berrezartzean […]. Hormona-injekzio horiek hartzeari uzteak arriskuan jartzen du tratamenduaren eraginkortasuna…”. http://www.elespectador.com estekatik moldatua 2014ko maiatzak 2 1. Zer ondorio izaten dituzte hazkuntza-hormona nahikorik ez duten pertsonek? 2. Nola konpondu zuten Leo Messik hazkuntza-hormonarekin zuen arazoa? 3. Testuan, hazkuntza-garaia adin jakin batean bukatzen dela esaten da. Zenbat urterekin amaitzen da etapa hori? Datu hori jakinda, zure ustez, zenbat urtera arte jarri behar dira injekzio horiek? Zure iritziz, ba al dago gutxieneko adinik tratamendua hasteko? Arrazoitu erantzunak. 4. Artikuluan, hau esaten da: “Hormona-injekzio horiek hartzeari uzteak arriskuan jartzen du tratamenduaren eraginkortasuna…”. Zure aburuz, zer gertatuko litzateke tratamendua behar baino lehenago etengo balitz? Arrazoitu erantzuna.

Semelhante

Examen de Geología
kbahirwani.kb
la organizacion del cuerpo humano - Biologia
Pedro Arias
T7. Rocas Y Minerales
danielacero
Origen y formación de suelos
Andres Gutierrez
Organización y diversidad de la biosfera
mn24
Encephalon
María Ortiz
1 LA CELULA 17/18
Rafael Marañon viedma
Trabajo con PLE para alumnos de Biología y Geología 3º ESO
Ruth Bejarano
LA CELULA
oscar otavo
Riesgos de la Geosfera: Terremotos y Volcanes
Diego Santos
TIPOS DE TEJIDOS
Alberto Martínez 2ºA