Toki batean inguruak eta bertan bizi diren bizidunak osatzen duten sistemari, ekosistema deitzen diogu.
Bizidunak ezin dira edozein tokitan bizi. Bizidun bakoitza bere tokian bizitzeko egokituta dago eta ezin da bizi beste toki batean. Toki bateko animaliak, landareak eta inguruak elkarrekin lotura handia dute.
Munduan ekosistema asko daude; basamortua, oihana, poloa, basoa, itsasoa, sabana... Euskal Herrian ekosistema mota desberdin aurki ditzakegu. Adibidez: inguru lehorrak, ibaiak, itsasoak, mendiak, belardiak, antzirak, hormak, padura, lorategia, parkeak, hondatza, hiria...
BIZIDUNAK:
Jaio, hazi, elikatu, ugaldu eta hil egiten duten izakiak dira. Bizia duena.
BIZIGABEAK:
Jaio, hazi, elikatu, ugaldu eta hil ezin diren izakiak. Bizirik ez duena.
Bizitza, animaliek eta landareek elkarrekin lotura handia dute.
Animali batzuek landareak jaten dituzte, hauek belarjaleak dira.
Animali batzuek, beste animaliak jaten dituzte, haragijale deitzen diegu.
Animaliak eta landareak hiltzen direnean badira usteltzen laguntzen dieten deskonposatzaileak.
Hauei esker lehengo bizidunen hondakinak lurrean geldituko dira landareentzat elikagai bihurtuta. Modu honetan bizitza orekan mantentzen da.
Txartela hauetan, animaliak zer jaten duten arabera sailkatuta daude. Ikasi talde bakoitzeko definizioak. Txartelan klikatuz gero bira emango du eta talde bakoitzeko definizioa agertuko da.
Slide 6
Quer criar seus próprios Slidesgratuitos com a GoConqr? Saiba mais.