Zusammenfassung der Ressource
BIZANTZIAR INPERIOA
- Kronologia
- V.mendetik-1453.urtera arte
- Hasiera
- 395ean Teodosiok Erromatar Inperioa bitan banandu. Ekialdeko Inperio Erromatarrak germaniar
inbasioei aurre egitea lortu eta beste mila urtez iraun Bizantziar Inperioa izen berria hartuta.
- Amaiera
- 1453an setio luze baten ostean turkoek Konstantinopla hartu.
- Lurraldea
- Justinianoren garaian bere hedapen handiena lortu: Antzinako Ekialdeko Erromatar Inperioa, Afrikako iparraldea, Italiar penintsulako hegoaldea eta Po
bailararen ibarra, eta Iberiar Penintsulako hegoaldea. Bere heriotzaren ostean lurraldeak galduz joan, XV.mendean Konstantinopla bakarrik geldituz.
- Antolaketa
politikoa
- Basileusak gobernatu, funtzionario eta diplomatikoen laguntzarekin.
- Ekonomia
- Ekonomiaren oinarria nekazaritza bazen ere, merkataritzak funtsezko garrantzia. Hiriek garrantzi handia berreskuratuz.
- Gizarte
antolaketa
- Goitik behera: Basileusa. Konstantinoplako patriarka, goi-kleroa eta noblezia.
Eskulangileak, merkatariak, soldaduak eta nekazari libreak. Jopuak eta esklaboak.
- Kultura eta
artea
- Greziera latinari nagusitu. Artea erlijioarekin lotuta, gurutze grekozko oinplanoa eta kupula zuten elizak eraiki.
Dekorazioan mosaikoak eta ikonoak erabili.
- Erlijioa
- Kristau ortodoxoak. Bizantziar eliza gero eta gehiago urrundu zen Erromako Elizatik, XI.mendean (1054.urtean) Ekialdeko
Zisma eman arte. Erromatar Eliza katolikoa (Aita Santuaren agintea aitortu) eta Bizantziar Eliza ortodoxoa
(Konstantinoplako Patriarkaren agintea aitortu) behin betiko banandu.