Zusammenfassung der Ressource
Itsasoak
- Itsasoak agente geologiko hauek ditu: OLATUAK ITSASLASTERRAK eta MAREAK.
- Haizeak sortzen ditu olatuak.
- itsaslasterrek eta mareen ondoriozko mugimenduek ere garraiatzen eta jalkiarazten dituzte material finak.
- Olatuek eta itsaslasterrek Kostaldea modelatzen dute. Ibaiek ekarritako materialak eta itsasoak
higatutakoak mugiarazten dituzte.
- ITSASOKO HIGADURA FORMAK
- Kostaldea oso malkartsua denean, harriek ITSASLABARRAK osatzen dituzte, eta olatuek higadura-lan
handia egiten dute haietan,
- Horren ondorioz, ABRASIO-PLATAFORMA izeneko eremu horizontal zabalak sortzen dira.
- Itsaslabarrak atzera egiten duenean, haren hondarrak gelditzen dira.
- Harri hautsiak erraz erortzen dira, eta ARKUAK sortzen dira itsaslabarretan. Ingurua hautsita
dagoenean, itsasoak errazago egiten du higadura-lana.
- ITSASOKO SEDIMENTAZIO-FORMAK
- Olatuek klastoak mugitzean, zatitu eta biribiltzen dira
pixkanaka-pixkanaka.
- Klastoak harea fin bihurtzen dira. Olatuek kostaldean barrena garraiatzen dute legarra eta harea, eta
gutxi jotzen duten lekuetan, sedimentuak jalkitzen dira