Erstellt von Rodriguez Martinez Enara
vor 7 Monate
|
||
Frage | Antworten |
Adhesio edo atxikidura-indarra | Urak molekula polarrekin eratzen dituen hidrogeno zubiei esker BESTE MATERIALETARA lotzeko edo hodietan goruntz joateko gaitasuna ematen dion propietatea |
Bero espezifikoa | Material baten 1g 1ºC igotzeko behar den bero kopurua da Uraren kasuan OSO ALTUA da energia termikoaren zati bat hidrigeno-zubiak apurtzeko erabiltzen baita, tenperatura igo gabe |
Bioelementu primarioa | Izaki bizidunen materia eratzen duten elementu kimikoetatik masa handienean dauden bioelementuak dira, zelulen masaren %96-a zehazki. C, H, O, N, P, S dira eta biomolekula organiko eta ez-organiko egonkorrak eratzen dituzte. |
Dialisia |
MINTZ ERDIIRAGAZKOR batean zehar SOLUTUETAKO BAT bat zonalde kontzentratuenetik, kontzentrazio txikienekora mugitzeko prozesua da.
Image:
Dialisis (image/jpeg)
|
Difusioa |
SOLUTUA kontzentrazio handieneko zonaldetik, kontzentrazio gutxiko zonaldera mugitzerakoan sortzen den prozesua da. MINTZIK GABE!
Image:
Difusion (image/jpeg)
|
Disoluzioa | Sustantzien nahaste homogeneoa, normalean solido bat (solutua) likidoa den disolbatzaile batean |
Dispertsio koloidala | Zati solido batez, gehienetan partikula txikiak, eta zati likido edo gaseoso batez osatutako nahaste HOMOGENEOA da. UHERTASUN HANDIKOAK IZATEN DIRA |
Hidrogeno-zubia | Dipolo oso nabarmena duten molekula kobalente polarren artean ematen den lotura AHULA da (H eta F, O edo N-ren artean) |
Hipertonikoa (ingurunea) | Solutuaren kontzentrazioa handiagoa da kanpoan zelularen barruan baino. Kontzentrazioak berdintzeko asmoz ura zelulatik ateratzen da, hau zimurtuz → Plasmolisia (land.) eta krenazioa (anim.) |
Hipotonikoa (ingurunea) | Solutuaren kontzentrazioa txikiagoa da kanpoan zelularen barruan baino. Kontzentrazioak berdintzeko asmoz ura zelulara sartuhau puztuz eta Turgentzia (land.) eta lisi zelularra (anim.) sortuz |
Isotonikoa | Solutuaren kontzentrazioa berdina denean kanpoan zein barruan, uraren mugimendu orekatua ematen da (sartu eta atera). Uraren desplazamendu netoa 0 da. |
Kapilaritatea |
Ur molekulak beraien artean lotzeaz gain (kohesioa) beste materialetara ere lotzen dira (adhesioa). Lotura hauek goraka egiten dute, ur molekula sarea igoaraziz. Adibide bezala, landareen xileman
Image:
Montaje2 (image/gif)
|
Kohesio indarra | Ur molekulak erakarri eta batuta mantentzen dituzten indarrak dira. |
Laktosa |
β-D- galaktosa eta α edo β-D glukosaz osatutako disakaridoa. Esnean dago
Image:
Lactosa1 (image/jpeg)
|
Lebogiroa | Argia ezkerrerantz dezplazatzen duen isomeria mota da |
Lotura dikarbonilikoa | Bi -OH talderen arteko lotura da bi monosakaridoen karbono anomerikoen artean gertatzen dena, hauek bere erredukzio-ahalmena GALTZEN dute. |
Lotura o-glukosidikoa |
Bi monosakaridoen arteko OH-etan gertatzen den lotura da eta H2O askatzen da lotura egin ondoren.
Image:
Lactosa1 (image/jpeg)
|
Maltosa |
α-D-glukosaz eta α edo 𝜷-D-glukosaz osatutako disakaridoa
Image:
Maltosa (image/jpeg)
|
Mukopolisakaridoa | Monosakarido mota batez baino gehiegiagoz osaturik daude. hauen adibide azido hialuronikoa eta heparina dira. Bata, ehun konektiboetan kokatua dago eta besteak berriz, odolaren koagulazioa ekiditen du. |
Mureina | bakterioen pareta zelularra osatzen duten glipoproteinak, heterosidoen taldekoak (zati ez gluzidikoa dutelako) |
Muzina | Heterosidoak dira. Proteoglikano taldekoak |
Oligoelementuak | Kontzentrazio oso txikitan (%0,1) baina izaki bizidunen materia eratzeko funtsazkoak diren elementuak eta hauen gabeziak asaldurak eragiten dituzte. Adb. Fe, I, Co, Cu, Mn… |
Plasmolisia | Landare zeluletan ura kanporatzea landare zelulak zimurtuz |
Turgentzia | Landare zeluletan ura barneratzearen ondorioz landare zelulak hanpatu edo puztea |
Ahalmen erreduktorea | Karbonilo taldea eskuragarri duten monosakarido eta diskaraidoek (sakarosa izan ezik) duten propietatea da, beraiek oxidatuz beste batzuk erreduzitzeko |
Dextrogiroa | Isomeria optikoan, argi polarizatua eskubira desplazatzen duten argia. |
Enantiomeroa | Molekula berdinak, izen berarekin, baina azken karbono asimetrikora begiratuz D edo L seriekoa salikatu dezakegu |
Epimeroa | Zentro asimetriko baten konfigurazioan soilik desberdintzen den konposatua, ez dira konposatu berdinak. Adibidez; manosa eta glukosa |
Gangliosidoak |
Buru polar handia duten lipidoak dira, negatiboki kargatutako oligosakarido unitatez osatuta daude --> Glukolipidoak
Image:
Clip Image034 (image/jpeg)
|
Glukogenoa | Erreserba energetikoko homopolisakaridoa animalietan, alfa-glukosa unitateez osatuta eta adarkatuta dago (1-->4 eta 1-->6) |
Hemiazetala | Aldehido baten eta alkoholaren erreakzioaren ondoriozko talde kimikoa |
Hemizelulosa | Heteropolisakaridoa , landare paretaren parte da |
Hemizetala | Zetona eta alkohol bat erreakzionatzean ateratzen den talde kimikoa da |
Heterosidoak | Zati gluzidiko batez eta zati ez-gluzidiko batez, osatutako biomolekulak dira, Adb: glukolipidoak eta glukoproteidoak. |
Isomero funtzionalak | Formula molekular berdina izanagatik ere talde funtzional desberdina dutenean. Hortaz, molekula desberdinak dira. Adib: glukosa eta fruktosa |
Isomero optikoa | Formula molekular berdina baina formula garatu desberdina duten substantzia kimikoen propietatea da. Bitan banatzen da: Dextrogiro (argia eskubira) eta Lebogiro (ezkerrera) |
Karbono asimetrikoa | Karbono asimetrikoa edo kirala erradikal guztiak ezberdinak dituen karbonoa da. Monosakarido guztiek dituzte dihidroxiazteona izan ezik. |
Karbono anomerikoa | Monosakarido bat ziklatzerakoan sortzen den karbono kirala da, honen arabera alfa edo beta izango da |
Kitina | Homopolisakarido (N-azetilglukosamina) bat da funtzio egiturazkoa duena intsektu eta onddoetan |
Lebogiroa | Substantzia lebogiroak dira argi polarizatua ezkerrerantz desbideratzen dutenak dira |
Lotura dikarbonilikoa | Bi monosakaridoetan karbono anomerikoan dagoen -OH taldeen lotura. Ahalmen erreduktorea galtzen dute, adib. SAKAROSA |
Lotura monokarbonilikoa | Bi monosakaridoetan arteko lotura, non karbono anomeriko batek parte hartzen duen Ahalmen erreduktorea mantentzen dute, adib. LAKTOSA edo MALTOSA |
Lotura o-glukosidikoa | Bi monosakarido elkarketa, ura askatu eta lotura sortzen da. Beraz, hidrolisiaren bidez (ur molekula batez) hautsi daiteke lotura |
Maltosa | α-D-glukosa eta α edo 𝜷-D-glukosa monomeroak lotura monokarbonilikoaren (1-4) bitartez ahalmen erreduktorea duen polisakaridoa da. |
Mukopolisakaridoa | Monosakarido mota batez baino gehiegiagoz osaturik daude. hauen adibide azido hialuronikoa eta heparina dira. Bata, ehun konektiboetan kokatua dago eta besteak berriz, odolaren koagulazioa ekiditen du. |
Muzina | Zati proteiko handia eta oligosakaridoz osaturiko glikoproteinak. Arnasbide, digestio-hodi eta ugal aparatuko mukia eratzen dute lubrikatu eta patogenoak itsasteko |
Osa | Monosakaridoa |
Osidoa | Oligosakaridoa eta polisakaridoak (lotura o-glukosidikoen bidez lotutako osak) |
Sakarosa | α-D-glukosa eta 𝜷-L-fruktosa monomeroak lotura dikarbonilikoaren (1-2) bidez elkartzekoan sortutako polisakaridoa da. EZ DU AHALMEN ERREDUKTORERIK! |
Zelobiosa | Bi β-D-glukosa monomeroak lotura monokarbonilikoa (1-4) elkartzerakoan sortutako polisakaridoa da |
Zelulosa | Bi β-D-glukosaren loturaz sortutako egiturazko HOMOpolisakaridoa da. EGITURA FUNTZIOA du LANDAREETAN |
Pektina | HETEROPOLISAKARIDOA Mermeladan edo sagarrean tipikoa |
Anfipatikoa | Mutur hidrofilo bat, uretan disolbagarria dena, eta mutur hidrofobo bat, urari uko egiten diona, duten molekulak dira |
Arterioesklerosia | Arterietan ematen den kolesterolaren metaketa da. Dietatik hartua edo gibelak sintetizatua izan daiteke. |
Arteroma | Arteroesklerosia arterietan ematen den kolesterolaren metaketa da |
Azilglizerido edo azilglizerola | Glizerol molekula baten OH- taldea esterifikatu egiten da gantz azido bat, bi edo hirurekin; mono, di edo triazilglizeridoak emanez |
Ester lotura | Lipidoetako lotura tipikoa Karboxilo baten -H eta hidroxilo (-OH) baten arteko elkarketa da, ur molekula bat askatuz |
Esterifikazioa | Karboxilo baten -H eta hidroxilo (-OH) baten arteko elkarketari deritzo. Ur molekula bat askatzen da eta honen bidez sortzen den loturari ester-lotura deritzo. |
Esterola | ESTEROIDEEN TALDEKO LIPIDO EZ-SAPONIFIKAGARRIAK Hidroxido (-OH) taldea dute esteranoaren 3.karbonoan kokatuta. |
Gantz-azido asea | Lotura bakunez osatutako gantz azidoa. SOLIDOAK giro tenperaturan |
Gantz-azido asegabea | Lotura bikoitz batez edo gehiagoz osatutako gantz azidoa. LIKIDOAK giro tenperaturan |
Gangliosidoa |
GLUKOLIPIDOA
Oligosakaridoa + Zeramida
Image:
Clip Image034 (image/jpeg)
|
Zerebrosidoa |
GLUKOLIPIDOA
Monosakaridoa + Zeramida
Image:
Clip Image034 (image/jpeg)
|
Glizerofosfolipidoa |
A: Fosfato taldea, glizerola (alkohola) eta gantz azidoak dituen lipido SAPONIFIKAGARRIA
Mintzaren osagai nagusia
Image:
Lipido (binary/octet-stream)
|
Hidrofiloa | Urarekiko afinitate ona duen materia eta ura erakartzen duena |
Hidrofoboa | Urarekiko "gorroto" duen materia eta uretatik ihes egiten du |
Hidrolisia | Uraren eta beste substantzia kimiko baten artean gertatzen den erreakzio kimiko bat da. Normalean loturen APURKETA eragiten du |
Hormona esteroideak | Lipido SAPONIFIKAEZINen barruan esteroide taldekoak dira, esterano molekularen eratorriak (ez dute OH-rik 3.C-an) |
Kate alifatikoa | Karbonoz eta hidrogenoz osatutako konposatu organikoak, zeinetan karbono-atomoek kate ireki eta adarkatuak eratzen dituzten. |
Liposoma | Fosfolipidoz bikoitzez osatutako besikula anfipatikoa da, buru polarrak kanporaka kokatzen diren eta buztan apolarrak barruraka kokatzen diren egitura zirkularrak |
Prostaglandina | Lipido SAPONIFIKAEZINA 20 karbonoko gantz azido baten ziklaziotik sortua (baina ez dauka gantz azidorik). Hanturan parte hartzen du. |
Saponifikazioa | Gantz azido batek base sendo batekin erreakzionatzean datzan erreakzioa. Prozesuan EZ da urik askatzen eta XABOIA sortzen da |
Terpenoak | Lipido SAPONIFIKAEZINAK Bi isopreno edo gehiagoren polimerizazioaz sortzen diren molekulak dira eta guztiz hidrofoboak dira. Erregulazio eta egitura-funtzioak dituzte. |
Zeridoa | Kate luzeko alkohol baten -OH taldearen eta gantz azido baten karboxiloaren (-COOH) arteko loturaren bidez sortzen diren lipido SAPONIFIKAGARRIAK dira. GUZTIZ APOLARRAK DIRA |
Abitaminosia | Organismoaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren bitamina batzuen urritasunak edo faltak eragindako gaixotasuna. Adibidez: Eskorbutoa (C) |
Aktibazio energia | Erreakzio bat gertatzeko behar den hasierako energia, hau jeisteko biokatalizatzaileak (entzimak) daude. |
Aminooazidoak | Molekula organiko bakunak dira, eta amino talde bat (-NH2), karboxilo talde bat (-COOH) eta albo-kate edo R talde bat dute, alfa-karbono bati lotuta. R taldeak propietate bereizgarriak ematen dizkie (polar, apolar...) |
Anfoteroa | Azido edo base gisa erreakziona dezakeen molekula (buffer edo tanpoi disoluzioetan garrantzitsuak) |
Apoentzima | Holoentzimen atal proteikoa da eta aktiboki funtzionatzeko, dagokion kofaktoreari lotu behar da |
Bernaturalizazioa | Deskiribilduta dagoen proteina bat bere konformazio formera bueltatzea da, bere funtzioa berreskuratuz |
Bitamina hidrosolugarria | Uretan disolbatzen diren bitaminak dira, gorputzeko erreakzio metabolikoetan parte hartzeko, gernuaren bidez kanpora daitezke. Adib: B eta C |
Bitamina liposolugarria | Uretan disolbatzen EZ diren bitaminak dira, gorputzean metaatu eta itoxikazioak sor ditzakete Adib: A, E, K eta D |
Desnaturalizazioa | Proteina batek bere egitura natiboa galtzea, hots, biologikoki aktiboa izateari uztea. Hainbat faktoreren mendekoa da: pH eta Tenperatura |
Egitura natiboa | Biologikoki aktiboa den konformazioa: Normalean egonkorrena da eta erribosomak sintetizatzeko lagungarria da |
Entzima | Biokatalizatzailea: aktibazio energia murriztuz erreakzio kimikoak erraztue eta bizkortzen dituen proteina globularra |
Gune aktiboa |
Entzimetan funtzionala den gunea, orokorrean substratua lotu eta erreakzio kimikoa burutzen den lekua
Image:
Clip Image166 (image/jpeg)
|
Heteroproteina | Aminoazidoez eta substantzia ez proteikoez (talde prostetikoa) osatutako proteina. Talde hau bost multzotan banatzen da: Glikoproteinak, Lipoproteinak, Nukleoproteinak, Fosfoproteinak eta Kromoproteinak. " |
Hiperbitaminosia | Gehiegizko bitamina kopuruak sorturiko intoxikazioa. Normalean bitamina liposolugarriekin gertatzen da, ez baitira gernuaren bidez kanporatzen |
Holoentzima | Holoentzima proteina batek (apoentzima) eta kofaktorea batek osatzen duten entzima bat da. |
Holoproteina | Aminoazidoz soilik eratutako proteina. |
Karbono asimetrikoa (kirala) | Lau balentziak erradikal desberdinez osaturiko karbonoa. Adibidez, aminoazidoen alfa-karbonoa (Gly izan ezik!) |
Koentzima | Kofaktore organikoa Entzimaren atal proteikoari (apoentzimari) lotura ahulen bidez lotzen zaizkio. Koentzimak askatu eta apoentzima ezberdinei lotu daitezke. Adibidez CoA edo NAD+, FAD+... |
Kofaktorea | Entzimaren atal ez-proteikoa: organikoa edo ez-organikoa izan daiteke |
Konformazioa | Egitura sekundarioek hartutako egituren ondorioz, proteinek egitura tridimentsional global bat hartzen dute, konformazio izena duena. Bi motatakoa izan daiteke, globularra eta zuntzezkoa eta hauek funtzio desberdinak izaten dituzte. |
Oligopeptidoa | 2-10 aminoazido lotura peptidikoarekin elkartzean osaturiko polimeroa |
Polipeptidoa | 10-60 aminoazido lotura peptidikoarekin elkartzean eratzen den polimeroa |
Proteina | Biomolekula organikoen barruan C, H, O eta N bioelementuak dituztenak eta 60 baino aminoazido gehiago dituztenean |
Talde prostetikoa | Kofaktore organikoa da, baina lotura sendoen bidez lotuta dago apoentzimari (atal proteikoari) |
Zwitterion forma | Disoluzio neutrotan (pH=pI) aminoazidoak ioi dipolar moduan jarduten dute, hau da, forma honetan aminoazidoa neutroa da |
Antikodona | mRNA-ren kodonaren osagarria den nukleotido hirukotea da. tRNA molekulan dago eta dagokion aminoazidoa ekartzen du |
Antiparaleloa | DNAren egiturari dagokio. Kate bat zentzu batean eta bestea kontrakoan irakurtzen dira (5-->3 eta 3-->5) |
Base pirimidinikoa |
Nukleotidoaren base nitrogenatuen mota bat, eraztun bakarra duena (zitosina, timina eta uraziloa)
Image:
Bases (image/png)
|
Base purikoa |
Nukleotidoaren base nitrogenatuaren mota bat da non bi eraztun dituzte (adenina eta guanina)
Image:
Bases (image/png)
|
Begizta | RNA molekularen egitura sekundarioa, nukleotidoak beraien artean osagarriak ez direnean |
DNA | Zeluletan informazio genetikoa gordetzen duen molekula da. Polimero lineala da, 4 desoxierribonukleotidoz osatuta dago eta kate bikoitz antiparaleloak ditu |
Eukromatina | DNAren trinkotze maila txikiena da eta nukleosoma izeneko unitatez osatuta dago. |
Fosfodiester lotura | Fosfato talde batek bi molekula lotzen dituenean eratzen den lotura da. Fosfatoa bi ester loturek inguratzen dute. DNA eta RNA molekuletan dago. |
Heterokromatina | DNA-ren hirugarren mailako egitura, kondentsazio-mailetan genea ez dagonean hain aktibo. |
Histonak | Nukleosomak osatzeko DNArekin elkarreagiten duten proteina basikoak dira |
Kromosoma | DNA zati luzeak garraiztzen dituzten zelulen nukleoan dauden egiturak dira |
Lotura N-glukosidikoa | Base nitrogenatuaren eta pentosaren 1. karbonoaren arteko lotura da |
Nukleosidoa | Base nitrogenatua + Pentosa |
Nukleotidoa |
Base nitrogenatu batez, fosfato talde batez eta pentosa batez osatutako molekula. (nukleosidoa + fosfato taldea)
Image:
Nucleotido Amp (image/jpeg)
|
Urkila | RNA molekularen egitura sekundarioa, nukleotidoak beraien artean osagarriak direnean gertatzen da (DNA bezala) |
Möchten Sie mit GoConqr kostenlos Ihre eigenen Karteikarten erstellen? Mehr erfahren.