Botere exekutiboak botere legegileak onetsitako legeak betearazten ditu, eta herrialdeko barne eta kanpo politika zuzentzen ditu, Estatuko aurrekontuak egiten ditu eta legeak proposatzen dizkio Parlamentuari. Espainian, Gobernua da botere exekutiboa duen erakundea.
Diputatuen Kongresuak Gobernuko presidentea aukeratzen du. Behin aukeratutakoan, presidenteak Gobernua osatuko duten ministroak izendatzen ditu. Ondoren, presidentea eta ministroak astean behin bilduko dira, Ministroen Kontseiluan.
Legeak betearazi.
Politika zuzendu.
Aurrekontuak egin.
Lege berriak propostu
Botere Judiziala
Epaileak eta Auzitegiak
Nota:
Botere judizialaren funtzio nagusia justizia ematea da.Epaileek eta auzitegiek dute ardura hori. Espainiako auzitegi garrantzitsuena Auzitegi Gorena da. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epaileek eta auzitegiek beren betebeharrak zuzen egiten dituztela zaindu behar du.Bestalde, onartzen diren lege guztiek eta hartzen diren erabaki guztiek Konstituzioa errespetatzen dutela egiaztatzen du Auzitegi Konstituzionalak. Hala ez bada, auzitegi horrek Gorteek onartutako lege bat baliogabe dezake.
Juztizia administratu.
Botere Legegilea
Parlamentua
Nota:
Herrialde demokratikoetan, botere legegilea legeak egiteaz eta Gobernua kontrolatzeaz arduratzen da. Botere legegilea duen erakundea Parlamentua da.
Espainian, parlamentuari Gorte Nagusiak esaten zaio, eta bi biltzar edo ganbera ditu: Diputatuen Kongresua eta Senatua. Lau urtean behin, hauteskunde orokorrak egiten dira, eta haietan, herritarrek diputatuak eta senatari gehienak aukeratzen dituzte. Bestalde, herritarrek zuzenean aukeratzen ez dituzten senatariak, autonomia erkidegoetako parlamentuan aukeratzen dituzte.