HAIZEZKO MUSIKA TRESNAK

Descripción

HAIZEZKO MUSIKA FAMILIEN SAILKAPENA
rodanesainara
Mapa Mental por rodanesainara, actualizado hace más de 1 año
rodanesainara
Creado por rodanesainara hace más de 9 años
445
0

Resumen del Recurso

HAIZEZKO MUSIKA TRESNAK

Nota:

  • Haizezko musika-tresneetan soinua haize-zutabe batek tutu baten barruan bibratzen duenean sortzen da. Zutabe hori musika-jotzaile bati edo hauspo-mekanika bati esker sortzen da. Familia honetako musika-tresnak hiru taldetan banatzen dira:
  1. HAIZE EGURRA

    Nota:

    • Instrumentu hauetan soinua zurezko tutu batean putz egitean sortzen da. Instrumentu horiek jatorrian zurezkoak baziren ere, gaur egun batzuk metalezkoak dira, zeharkako txirula bezala. Familia honetako instrumenturik inportanteenak hauek dira:
    1. KLARINETEA

      Nota:

      • Klarinetea, saxofoiarekin batera, mihi bakuneko familiakoa da.  Horrek esan nahi du ahokoan xafla bat dagoela, eta airea botatzean horrek bibratu egiten du soinua sortuz. urezko instrumentuen artean erregistro zabalena duena da; ondorioz, oso grabeak diren soinuetatik oso agudoak diren soinuetara iritsi daiteke.
      1. OBOEA

        Nota:

        • Askotan, klarinetea eta oboea nahasten dira formaz oso antzekoak direlako: biak ebano-zurezkoak dira, zuloak eta giltzak dituzte, eta tamaina ere oso antzekoa dute. Hala eta guztiz ere, badago elementu bat zeharo desberdina dutena, eta hori ahokoa da.Oboeko ahokoa mihi bikoitzakoa da.
        1. SAXOFOIA

          Nota:

          • Metalezko instrumentua izan arren (kobrea edo latoiozkoa), egurrezko famili barruan kokatzen da mihi bakuneko ahokoa duelako. Tutua konikoa da, pipa formarekin.
          1. FAGOTA

            Nota:

            • Haize-zurezko instrumentuen barruan handiena da, eta bere doinua oso grabea da. Mihi bikoitza dauka, eta hori tutuaren muturrean eduki beharrean, beste instrumentuetan bezala, bere erdialdean dago, eta "s" itxura dauka.
            1. ZEHARKAKO TXIRULA

              Nota:

              • Txirula instrumenturik zaharrenetako bat da. Zeharkako txirularen aintzinetakoa traverso barroco-a da. HIzenak esaten duen bezala, barroko-garaiko musika-tresna da eta zurez eraikitzen zen, baina garatzen joan zen neurrian giltzak gehitu izan zitzaizkion Böhm-ek gaur egungo metalezko txirula asmatu arte. 
            2. HAIZE METALA

              Nota:

              • Instrumentu hauek kopa forman bukatzen duen tutu luzeak dira. Tutu horiek oso luzeak direnez beren baitan biribilduta daude. Ezpainek eragiten dute airearen dardara soinua sortzeko.  Hasiera batean instrumentu hauek pistoirik ez zeuzkaten, horiek 1815. urtean asmatu ziren nota guztiak jo ahal izateko. Hala ere, hiru pistoiak pultsatuz soilik, ez dira eskalako nota guztiak sortzen. Horiek guztiak airearen abiadurarekin eta norabidearekin lortzen dira; beraz, metalezko haize-instrumentuen jotzaileek, arnasketa oso ondo kontrolatu behar dute, eta horretarako etengabeko arnasketa ariketak praktikatu behar dituzte diafragma garatu ahal izateko. Talde honetako instrumentuak hauek dira:
              1. TRONPETA

                Nota:

                • Egipziarrek asmatu zuten duela 3000 urte baino gehiago, eta haien ondoren herri guztietan erabili ohi dira:  greziarrek, erromatarrek... XIX. mende arte arazo bat suposatzen zuten: bakarrik 10 soinu inguru besterik ezin zituzten jotzen tronpetariek. 1815. urtean alemaniar batek,          , pistoiak asmatu zituen, eta hortik aurrera instrumentuarekin noten gama guztia jo ditzakete.Hiru pistoiak ditu eta bere tinbrea argi eta distiratsua da. Hori aldatzeko,"sordina" erabiltzen da.
                1. TUBA

                  Nota:

                  • Metalezko haize-instrumentuen artean handiena eta grabeena da, 20 kg inguru pisa dezake; metal-familiaren kontrabaxua da. Hiru-sei pistoi inguruan izan ditzake, eta hiru baino gehiago baditu, horiek bi eskuz jotzen dira. Soinu indartsua eta sendoa du. Tutu handi eta luze bat du bere baitan biribilduta.
                  1. TRONBOIA

                    Nota:

                    • Bi motatako tronboiak daude: irristagailuduna eta pistoiak dituena. Irristagailuduna: aurrera eta atzera irristatzen den irristailu bat dauka.Pistoiak dituena: tronpetan bezala, hiru pistoiak ditu.Tronpeta handi bat bezalakoa da, baina hura baino grabeagoa. Orkestran hiru tronboi izan ohi dira, eta indarra eta handitasunaren sentsazioa eragiten dute.
                    1. TRONPA

                      Nota:

                      • Tutu luze eta mehea du. Lau metro inguru neurtzen du, baina tutua bere baitan biribilduta dago. Forma zirkularrekoa da eta hiru pistoiak ditu. Tronpak soinu gozo eta leuna dauka, metalezko instrumentuen artean leunena.
                    Mostrar resumen completo Ocultar resumen completo

                    Similar

                    HAIZEA
                    rodanesainara
                    HAIZEAREN MUSIKA U.D
                    rodanesainara
                    Prueba de Sociales y Ciudadanas
                    D. Valenzuela
                    Brainstorming con Mapas Mentales
                    Diego Santos
                    Relación entre los principios pedagógicos y los campos formativos.
                    nallelymoreno26
                    Poniendo en Práctica el Aprendizaje Basado en Problemas
                    Diego Santos
                    GEOGRAFIA
                    ROSA MARIA ARRIAGA
                    TEMA 1.6. UNIDADES Y CENTROS: MISIONES, CARACTERÍSTICAS, ORGANIZACIÓN, DENOMINACIÓN Y UBICACIÓN.
                    antonio del valle
                    DICTADO RÍTMICO 4 TIEMPOS
                    mariajesus camino