Question | Answer |
1. Lurreko biziari buruzko frogarik aintzinekoenak, orain dela zenbat urtekoak dira? | 3800 mu. |
2. Nork proposatu zuen jatorrizko saldaren teoria? | A. Oparin |
3. Zeintzuk dira hautespen naturalaren oinarriak? | Ondorengoetako aniztasuna eta ingurumenako garrantzia |
4. Egitura berbera baina forma eta funtzio desberdinak dituzten organoak deitzen dira: | Organo homologoak |
5. Zein da teoria Neodarwinistarentzat eboluzionatzen dena? | Populazioa |
6. Zer dira organo analogoak? Balio dute eboluzio azterketak egiteko? | Egitura desberdina baina funtzio berdintsua dutenak. Ez dute arbaso amankomunik adierazten, ez erlazio ebolutiborik. |
7. Nola deitzen zaio organismo berriak sortzeko prozesuari? | Ugalketa |
8. Nola deitzen zaio espezie berriak sortzeko prozesuari? | Espeziazioa |
9. Zeintzuk dira aldaera genetiko berrien eragile nagusiak? | Mutazioak |
10. Zer ukatzen du teoria sintetikoak? | Lamarcken hartutako karaktereen herentzia |
11. Espezie berriak sortzeko, beharrezkoa da ...................... genetikoa | isolamendu |
12. isolamendu genetikoa lortzen da errezago, isolamendu ..................... ematen denean. Adibidez irlatan, ........... | geografikoa ... mendietan |
13. Irudian ageri den esperimentua, zein ikerlarik egin zuen? Oparin, Miller ala Pasteurrek? | Millerrek |
14. Irudian ageri den esperimentua, zein ikerlarik egin zuen? Oparin, Miller ala Pasteurrek? | Pasteurrek |
15. Eboluzioaren 4 froga mota aipatu | - Anatomikoak - Paleontologikoak - Enbriologikoak - Biokimikoak |
16. Zein abantailak lortu zituzten hominidoak hanka bitan ibiltzean? | 1. Belar gainetik ikusi bai arriskuak, bai janariak non zeuden. 2. Eskuak libre izatea, tresnak egiteko eta erabiltzeko |
17. Zein aldaketa anatomikoak lortu zituzten hominidoak hanka bitan ibili ahal izateko? | - S formako bizkarrezurra - Oinak aurrera begira eta orpo handiagoa - Ipurmasailak eta biki indartsuak |
18. Zein izan zen lehen hankabiko hominidoa? | Australopithecus afarensis |
19. Gure irakasleak esan digu eboluzio erritmo desberdinak daudela espezien arababera. Baina nola izango da hori posible planeta berean bizi garelarik? | 1. Ugalkortasun tasa handia bada, mutazio heredagarriak eskuratzea errezago. 2. Belaunaldi azkarrak badira, berdin: - bakterioak (mikrobioetan) - intsektuak (ornogabeetan) - arratoiak (ugaztunetan) |
There are no comments, be the first and leave one below:
Want to create your own Flashcards for free with GoConqr? Learn more.