Instrumentu hauetan soinua kolpe, elkar jotze, astintze edo marruskaduraren bidez sortzen da. Oso familia zabala da, eta jotzeko modu askotarikoak daude:
Kolpatzen direnak: makilaz, eskuz edo beste zenbait tresnaz kolpatzen dira (danborra, xilofonoa, triangelua...). Elkar jotzen direnak: Instrumentuaren beraren atalak elkarren kontra jotzen dira (kaskainetak, txindatak, klabeak, krotaloak...). Astintzen direnak: soinua Instrumentua bera astinduz, soinua sortzen da (maraka). Marruskatzen direnak: soinua instrumentuaren gorputza igurtzen denean sortzen da (güiroa).
SOINU ZEHATZA
Anotações:
Instrumentu hauek altuera zehatzeko soinuak sortzen dituzte, hau da, melodikoak dira eta nota musikalak ekoiztu ditzakete. Guztiak makilekin jotzen dira.
TINBALA
XILOFONOA
METALOFONOA
KARRILOIA
SOINU
ZEHAZTUGABEA
Anotações:
Altuera zehaztugabeko tresna bezala ere ezagutzen dira. Ezin dute doinuarik egin nota musikalak ez dituztelako ekoizten; doinuak laguntzeko tresnak dira.
KLABEAK
MARAKAK
TRIANGELUA
TXINDATAK
PANDEROA
HAIZEZKOAK
Anotações:
Haizezko musika-tresnetan soinua haize-zutabe batek tutu baten barruan bibratzen duenean sortzen da. Zutabe hori musika-jotzaile bati edo hauspo-mekanika bati esker sortzen da.
HAIZE
METALA
Anotações:
nstrumentu hauek kopa forman bukatzen duen tutu luzeak dira. Tutu horiek oso luzeak direnez beren baitan biribilduta daude.
Ezpainek eragiten dute airearen dardara soinua sortzeko.
TRONPETA
TRONPA
TRONBOIA
TUBA
HAIZE
EGURRA
Anotações:
Instrumentu hauetan soinua zurezko tutu batean putz egitean sortzen da. Instrumentu horiek jatorrian zurezkoak baziren ere, gaur egun batzuk metalezkoak dira, zeharkako txirula bezala.
KLARINETEA
OBOEA
SAXOFOIA
FAGOTA
ZEHARKAKO TXIRULA
SOKAZKOAK
Anotações:
Familia honen instrumentu guztietan, soinua teinkaturik dagoen soka bat bibratzen duenean sortzen da. Bibrazio hori hiru modutan gerta daiteke: soka igurtziz, soka pultsatuz edo soka kolpekatuz.
PULTSATUA
Anotações:
Instrumentu hauetan ermamiarekin soka pultsatzean bibrazioa sortzen da. Batzuetan ere, behatza erabili beharrean pua erabiltzen da.
GITARRA
HARPA
KOLPATUA
Anotações:
Tekla bat pultsatzen denean mekanismo bat aktibatzen da. Mekanismo horretan mailu batek soka kolpatzen du soinua sortuz.
PIANOA
IGURTZIA
Anotações:
Instrumentu hauetan sokak arku batekin igurtzen direnean soinua sortzen da.