Euskal Herriko musika tresnak

Descrição

HFSIHFISHFIHS
ik012071iq
Mapa Mental por ik012071iq, atualizado more than 1 year ago
ik012071iq
Criado por ik012071iq aproximadamente 9 anos atrás
68
0

Resumo de Recurso

Euskal Herriko musika tresnak
  1. Perkusiozkoak

    Anotações:

    • kolpatuz soinua egiten duen instrumentu mota ala "familia" da
    1. Ttunttun-a

      Anotações:

      • Perkusio instrumendu moduan erabiltzen den salterioa Zuberoan xirularekin batera jo ehi da. Erresonantzia kutz eta 6 hariz osatuta dago eta makilatxo batez kolpatuz jotzen da. 80cm inguruko luzeera du, 10-17 cm-tako zabalera eta 5 cm-ko sakonera. Herri musikarako Europako toki askotan erabili ian ohi da, eta oraindik ere zenbait kulturetan bizirik mantentzen dute.
      1. Txalaparta

        Anotações:

        • Antzinako Euskal Herriko musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago. Bi izan ohi dira txalaparta jotzaileak eta horizontalki jarritak dauden bi ohol jotzen dituzte, bakoitzak dituen bi makilekin, goitik behera eta bertikalki hartuaz. Horizontalki dauden oholtzak 2m edo 2'5m inguruko luzera dute eta 5cm inguruko lodiera. Normalean bi otarreren gainean jotzen da. eta bi jotzaileen artean, erritmo bitar bat markatzen dute, batek lehen zatia jotzen du ("ttakun" edo "ttakutun") eta besteak bigarren zatia ("errena" edo "urguna"). 
        1. Tobera

          Anotações:

          • Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bi jolek, bakoitzak metalezko bi burini ziri dituela kolpatuz jotzen dena. - Altzairuzko palanka: metro t' erdi bi metrotako luzera du. Bi muturretatik dago sokekin helduta.
          1. Musugitarra

            Anotações:

            • Giltza zahar baten itxura du, eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du. Hortzen artean jartzen da, eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko desberdinak lortzen dira. Ahoa erresonantzia kutxa baten moduko bat da.
          2. Aerofonoak

            Anotações:

            • Haizezko musika tresna mota ala "familia" da, bi ezaugarri nagusi ditu: aire zutabe bat gordetzen duen hodi edo ontzi bat eta aire hori bibrarazteko beharrezkoa dugun eragilea.
            1. Txistua

              Anotações:

              • 3 zuloko moko-flauta da. Zurezkoak dira, hau dugu, gure herri-musikan azken garaiotako eta lehenengoetan ere bai soinutresna zabalduena eta ezezagunena. Noiz sortu zen ez dakigu, baina, azken garaian talde finko bat bezala agertzen zaigu:1.go txistua, 2.go txistua, (biak danbolinarekin), silbotea eta atabala. hau da gure garaiara iritsi den laukotea.
              1. Zuberoako txirula

                Anotações:

                • Txirula bezalakoa da. Gaur egun Zuberoa aldean jotzen da. Ez dago festarik eta dantzarik txirularik gabe. Txistua baino laburragoa da, 25cm ingurukoa, eta soinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu, bi aurrekaldean eta bat atzekaldean, txistua bezala. Txirula ttunttunaz lagundurik jotzen da.
                1. Dultzaina

                  Anotações:

                  • Dultzaina-gaitaren osagaiak hauek dira: Mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotu eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tutuak konikotasun irregularreko forma dauka. Eta 8 zulo dauzka.
                  1. Nafar gaita

                    Anotações:

                    • Pita, tutua eta nota ematekoeta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Horrez gain, Nafarroako gaitarien artean zaharra da beste osagai hau ere: Katea-txapa. 
                    1. Txanbela

                      Anotações:

                      • Gaur egun ea galduta dagoen Zuberoako dultzaina txikia da. Haizezko musika tresna, mihi bikoitzekoa eta egurrezkoa da. 7 zulo ditu, 6aurrekaldean eta 1atzekaldean. Txanbela ez da musika tresna bat bakarrik, musika egiteko era bat, ere, hau da, txanbelak mantendu du antzinako Euskal musikare estiloa eta joera.Euskal Herrian dugun musika tresna zaharrena da.
                      1. Sunprinua

                        Anotações:

                        • Mihi bikoitzeko musika tresnarik sinpleena da, urritzaren adar azalekin egiten da, Euskal Herrian, eta batzuetan mihia azal berarekin egiten da. 2 zulo ditu bere doinua jotzeko ("durunbele")... Sunprinua gaur egun erabat galduta dago, ez da bat ere ez ezaguna.
                        1. Alboka

                          Anotações:

                          • Euskal Herrian erabiltzen den haize musika-tresna da, klarinetearen kidea. Jatorria artzai giroko musika-tresna dela diote. kainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itstsitako bi behei adar zatiz osatuta dago, Pabiloi baten funtzioa du adar handia; adar txikiak aldiz, putz egiteko erabiltzen da, barrukoan kainaberazko bi fita dituelarik. Arnasa aldi berean hartuz eta botaz  egiten da.
                          1. Trikitixa

                            Anotações:

                            • Euskal Herrian herri soinu-tresna berriena da. Akordeoi diatoniko hau XIX. mendearen bukarean indarrez sartzen da gure herriko musikaren bazter guztietan, bai kaletar eta bai baserritar giroan, txirula eta atabalarekintaldea osatuz, eta baita dultzaina eta panderoaz lagundurik. Haize musika tresna honi "infernuko hauspoa" ere deitzen zaio.
                          2. Menbranofonoak
                            1. Danbolina

                              Anotações:

                              • Euskal Herrian tradizionalki oso hedatuta dagoen musika tresna da, txistua laguntzeko erabili ohi da, erritmoa markatzeko. Txistulariak ezkerreko eskuaz txistua jotzen duen bitartean, eskubiko eskuaz danbolina jotzen du. Atabalaren desberditasun bakarra, altuagoa dela eta estuagoa dela da.
                              1. Atabala

                                Anotações:

                                • Bi makiltxoez txandaka jotzen den menbrafonoa da. Antzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabiltzen da, melodiei erritmoa emateko. Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean, bai azpiko partean animalia larruzko edo plastikozko "larruak" eramaten ditu. Goikoa lodixeagoa da han makiltxoak kolpatzen direlako eta ez apurtzeko, behekoa berriz, pordoiduna da, hau da, bi soka larrua zeharkatzen dituelako. Eta bai txistua eta baiz dultzaina laguntzen ditu.
                                1. Panderoa

                                  Anotações:

                                  • Eskuz eta atzamarrekin jotzen den menbrafonoa da. Alboka, trikitixa, arrobita, zarrabetea... horien guztien ondoan ikusten dugu.Antzinaz trikitixarekin bakarrik erabiltzen zen eta normalean emakumeak ziren jotzen zutenak.

                                Semelhante

                                Euskal Herriko instrumentuak
                                ik012071oa
                                Euskal Herriko musika tresnak
                                ik012071oe
                                Direito Internacional Público
                                victorbrando
                                Grandes Navegações e Desc. do Brasil
                                g.pessoa
                                Genética Molecular: Ácidos Nucleicos
                                Renata Cavazzana
                                HISTÓRIA REVOLUÇÃO FRANCESA
                                neusamiotto
                                Semântica
                                GoConqr suporte .
                                Direito ambiental
                                GoConqr suporte .
                                ECA - Estatuto da Criança e do Adolescente
                                GoConqr suporte .
                                II Guerra Mundial
                                GoConqr suporte .
                                Matemática 9º ano
                                Carlos Itapecuru