Izaki zelulaniztunak zelula askoz osatuta daude. Izaki
bizidunetan zenbait antolaketa-maila bereizten dira.
ORGANOAK
Hainbat ehun elkartzen direnean elkarrekin funtzio
berean lan egiteko, organo bat sortzen da.
Mihia, hainbat ehunek osatutako organo bat da
SISTEMAK ETA APARATUAK
Sistemak funtzio bera betetzen duten mota
bereko zenbait organoz osatuta daude.
Aparatuak lan jakin bat gauzatzeko modu koordinatuan diharduten
mota desberdinetako zenbait organoz edo sistemaz osatuta daude.
ORGANISMOAK
Aparatu eta sistema guztiek batera organismo bat
sortzen dute; hau da, izaki bizidun oso bat.
Izaki zelulaniztunetan, osagai hauek bereizten dira: zelulak, ehunak,
organoak, sistemak eta aparatuak, eta izaki bizidun osoa.
EHUNAK
Izaki zelulaniztunetan, mota bereko zelulak elkartu
egiten dira, eta ehunak osatzen dituzte horrela.
Animaliek: gihar-ehuna, gihar-zelulek osatuta; eta hezur-ehuna, hezurrak osatzen dituena.
Landareak: pataten ehuna; eta epidermisa, hostoak inguratzen dituena.