Zenbait problema ebazteko, oso baliagarria da ebazpen metodo analitikoa. Metodo analitikoak urrats batzuk egitea eskatzen du:
1. Ezezaguna identifikatu, eta, letrak erabiliz, izendatu.
2. Problemaren datuak erlazionatzen dituen berdintza aljebraikoa idatzi (ekuazioa, ekuazio-sistema, etab.).
3. Berdintza aljebraikoa ebatzi.
4. Emaitza zuzena den egiaztatu.
5. Erantzuna komunikatu.
Metodo analitikoaren adibidea
Angelu zuzen bat hiru zatitan banatu da. Bigarrena lehenengoaren bikoitza da, eta hirugarrena, lehenengoaren hirukoitza baino 30° txikiagoa. Zenbat neurtzen du zati bakoitzak?
Ebazpena:
1. Ezezaguna identifikatu, eta letrak erabiliz izendatu.
Lehen zatia Bigarren zatia Hirugarren zatia
x 2x 3x – 30°
2. Problemaren datuak erlazionatzen dituen berdintza aljebraikoa idatzi (ekuazioa, ekuazio-sistema, etab.).
x + 2x + 3x – 30° = 90° (angeluen batura angelu zuzena baita.)
3. Berdintza aljebraikoa ebatzi.
Kasu honetan, lehenengo mailako ekuazio bat sortu da, eta ekuazio hori ebatziz:
x + 2x + 3x – 30° = 90°
6x – 30° = 90°
6x = 120°
x = 20°
4. Emaitza zuzena den egiaztatu.
20° + 40° + 60° – 30° = 90° da; beraz, ekuazioaren ebazpena zuzena da.
5. Erantzuna komunikatu.
Beraz, triangelu zuzenaren zati bakoitzak 20°, 40° eta 30° neurtzen ditu.