Dieta

Descrição

Slides sobre Dieta, criado por Profinftru Trueba em 30-10-2015.
Profinftru Trueba
Slides por Profinftru Trueba, atualizado more than 1 year ago
Profinftru Trueba
Criado por Profinftru Trueba aproximadamente 9 anos atrás
656
1

Resumo de Recurso

Slide 1

    Nutrizioa eta elikadura
    Elikadura nahita egiten dugun prozesua da. Janariak hartzeaNutrizioa mantenugaietatik materia eta energia lortzea. Oharkabeko prozesua da.

Slide 2

    Non ematen da nutrizioa
    Zeluletan ematen da. Beraz, gorputz osoan.Materia eta energia lortzen da mantenugaietatik (metabolismoaren bidez).

Slide 3

    Nutrizioan parte hartzen duten aparatuak
    1. Digestio aparatua: lehenbizi digestioa eman behar da.  Elikagai konplexuak sinple bihurtu (adib. zerealetako almidoia glukosa bihurtu).2. Arnas aparatua: aireko oxigenoa hartu.3. Zirkulazio aparatua: mantenugaiak eta oxigenoa zeluletara garraiatu.4. Iraitz aparatua: Zelulek sortutako hondakinak kaleratu ( zelulak -> odola -> giltzurrinak -> kanpora) gernuaren bidez.

Slide 4

    Elikagaiak eta mantenugaiak desberdindu
    Elikagaiak: jaten ditugun janari desberdinak.Adibidez:Sagarra
    Mantenugaiak: elikagaien osagai probetxugarriak.Zeluletara nutrizioa egiteko mantenugai sinple moduan iritsi behar dira.Horretarako digestioa egiten da lehenago.Sagarraren mantenugaiak:- Almidoia (konplexua)-> digestioa ondoren, glukosa.- Glukosa (sinplea)-Bitaminak (sinpleak)-Mineralak (sinpleak)-Zuntza (konplexua baina ezin da digeritu)

Slide 5

    Mantenugai motak
    Energetikoak Eraikitzaileak Erregulatzaileak ------------------------------------------------------------------------------------------------Adibideak: Gluzido sinpleak (azukreak, adib. glukosa). Gluzido konplexuak (zerealak, arroza, almidoia dute). Eta lipidoak (olioak eta animalia-gantzak) Proteinak, lekaleetan, fruitu lehorretan, okela eta arrainkietan Fruta eta barazkietan.
    Gluzidoak (karbohidratoak) eta lipidoak (gantzak) Proteinak Bitaminak eta mineralak

Slide 6

    1. Makromantenugaiak: kantitate handitan hartzen direnak. Adib. ura, gluzidoak, lipidoak, gantzak eta proteinak.2. Mikromantenugaiak: kantitate txikitan hartzen direnak. Bitaminak eta mineralak.------------------------------------------------------------------------------------------------Funtzioaren arabera:1. Energetikoak: Gluzidoak (konplexuak eta sinpleak) eta gantzak.2. Eraikitzaileak: proteinak (zelula eta ehun berriak sortzeko)-3. Erregulatzailekak: funtzio metabolikoak eta ez gaixotzeko.
    Adibideak:1. Gluzidoak: zerealak, patatak, pastak, ogia, gailetak,...2. Gantzak: olioak, arrain urdina, okela, orden osasungarrian.3. Proteinak: lekaleak, fruitu lehorrak, arrautza zuringoa, arrainkia eta okela.4. Bitaminak eta mineralak: barazkiak, fruituak, zerealak, esnekiak; gainontzeko janarietan, gutxi.
    Elikagai motak

Slide 7

    TMB
      Tasa Metaboliko Basala Egun batean ezer egin gabe (lotan) eta tenperatura egokian behar dugun energia.Eguneko energia minimoa da beraz.  

Slide 8

    Dieta. Dieta motak
     Dieta: hartzen ditugun janariak eta kantitatea (izan ahal da ona edo txarra).Dieta osasungarria: askotarikoa eta orekatua.Dieta askotarikoa: denetarik jatea (elikagai mota guztietatik)Dieta orekatua: elikagaiak kantitate egokitan hartzea-----------------------------------------------------------------------------------------------------Dieta orekatua izateko: 1. Energia %55-60 gluzidoetatik hartu behar da. Gehiena gluzido konplexuetatik (zerealak, arroza, etab) eta EZ azukreetatik. 2. Energia %30 gantzetatik3. Gatza oso gutxi                            elikagai-piramidea edo gurpila 4. Zuntza oso inportantea da (landare jatorriko janarietan dago, eta hesteetako gaixotasun batzuk prebenitzen laguntzen du (idorreria eta kolon minbizia).

Slide 9

    Dieta osasungarriak. Adibideak
    Dieta mediterraneoaEnergia lortzeko, gluzidoak (zerealak,ogia, arroza,...) fruitu lehorrak eta olioak hartzen dira nagusiki.Animalia jatorriko gantzak eta proteinak oso gutxi: behi-okela eta txerrikia gutxi, arraina eta hegaztiak gehiago eta lekaleak.Barazki eta fruta asko, elikagai erregulatzaileak (bitaminak eta mineralak) eta zuntza lortuz.
    Dieta begetarianoaLandare jatorriko janariak hartzen dira.B12 bitamina eskuratzeko zailtasunak egon daitezke.Beraz, hobe da dieta arrautzekin eta esnea eta esnekiekin osatzea. Dieta lakto-obo-begetarianoa osasungarriagoa.

Slide 10

    Dieta desorekatua. Gaixotasunak
    1. Desnutrizioa: lurralde pobreetan janari faltagatik, mantenugai falta. Gabezia gaixotasunak sortzen dira (Adib. errakitismoa).         1.1 Anorexia: lurralde garatuetan, gorputzaren irudi faltsuagatik ematen da eta ez dute ia ezer jaten. Diren baino lodiagoak ikusten dira eta gehiegizko argaltasuna zen du.(GIM<16) Heriotza ekar lezake.         1.2 Bulimia: lurralde garatuetan ere eta buruko nahasteak direla, jan eta gero botaka egiten dute nahita, argaltzeko. Gaixotasun larria izan daiteke ere. 2. Gizentasuna: gehiegi jateagatik, dieta desorekatua (energetiko gehiegi) edo eta faktore genetikogatik gehiegizko pisua eta gantzak izatea da (GIM>30). Osasun arazoak sortzen dira edo okertzen dira: diabetesa, bihotzeko arazoak, hipertentsioa eta beste batzuk. ----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- Janari intoxikazioak: janaria mikrobioz kutsatuta dagoenean ematen dira.     - Salmonelosia:Salmonella bakterioa gaizki kontserbatutako arrautzetan, maionesan eta okeletan egon daiteke. Buruko mina, goragalea eta beherazkoa eragiten du. Haurrentzat eta pertsona zaharrentzat larria izan daiteke.     - Botulismoa: egoera txarretan dauden kontserbatan dago C. botulinum bakterioa eta gaixotasun neurologiko larria sortzen du. Hilgarria izan daiteke.

Semelhante

Glosario- La buena alimentación
Perla Muñoz
Recomendaciones dietéticas(NOM-043-SSA2-2012)
Octavio Rivero Gómez
DIABETES GESTACIONAL
Nutripech
Ph en el cuerpo Humano
Elena D
ALIMENTACIÓN SALUDABLE
María Carmona Valencia
NUTRICION
mjlj1409
Taninos hidrolizables y condensados: naturaleza química, ventajas y desventajas de su consumo
Alfonso Valdez
La nutrició humana
Norbert Tomas
Conceptos de Nutrición y ditetética mal empleados
Maricela Casas
Aminoácidos Esenciales Y No Esenciales
Andrea Collipal
1.3 - Dietética, Dieta y Ración
Pablo de la Iglesia