Erstellt von Profinftru Trueba
vor mehr als 9 Jahre
|
||
Frage | Antworten |
1. Nolakoa da giza ugalketa | Sexu bidezkoa |
2. Zergatik esaten da gure ugalketa sexu bidezkoa dela? | Ugal zelulak edo GAMETOAK behar direlako |
3. Sexu karaktereak dira: a) Gurasoengandik heredatzen diren ezaugarri guztiak b) Sexua desberdintzeko ezaugarriak c) Gizonezko eta emakumezkoen arteko erakarpena | b) Sexua desberdintzeko ezaugarriak |
4. ZER dira 1. mailako sexu karaktereak? | Jaiotzatik ematen diren neska eta mutilen arteko desberdintasunak (anatomikoak) |
5. ZER dira 2. mailako sexu karaktereak? | Nerabezaroan (pubertarotik hasita) neska eta mutilen desberdintasunak nabarmentzea (handitzea) |
6. ZEINTZUK dira 1. mailako sexu karaktereak? | Mutilengan zakila eta barrabilak Neskengan, alua |
7. Espermatozoideak .................. sortzen dira | barrabiletan |
8. Non metatzen dira espermatozoideak? a) barrabiletan b) zakilan c) epididimoan d) hodi deferenteetan | c) epididimoan |
9. Semen-a eta esperma gauza bera dira? Arrazoitu | Ez Semen = esperma+ likido prostatikoa + semen besikulen likidoa |
10. Emakumezkoaren ugal aparatuko organoak ordena jarraituz: 1. obulotegia 2. 3. 4. 5. 6. | 1. obulotegia 2. Falopio tronpa 3. umetokia 4. umetoki-lepoa 5. bagina 6. alua |
11. Zein da umetokiaren atala hilekoarekin hilero berrizten dena? | Endometrioa |
12. Zenbat egun irauten du hilekoaren zikloak normalki? | 28 egun |
13. Zer gertatzen da hilekoaren 1. egunean? | Hilekoa edo odol jarioa hasten |
14. Zenbat egunetan ematen da hilekoa normalki? | 3-5 egunetan |
15. Zer adierazten da irudi honetan? | Folikuloak OBULAZIOA Gorputz horia |
16. Hilekoaren zein egunetan ematen da obulazioa? | 14. egunean |
17. Obulazioa gertatzen den egunean: a) Ez da posible haurdun geratzea b) Ez da posible ernalketa c) Hilekoa gertatzen da d) Obulua Falopio Tronpara askatzen da | d) Obulua Falopio Tronpara askatzen da |
18. Ernalketa ondoren: a) Zigotoa sortzen da eta jarraian hasten da bikoizten b) Zigotoa sortzen da eta umetokira heltzen denean hasten da zatitzen | a) Zigotoa sortzen da eta jarraian hasten da bikoizten |
19. Haurdunaldi osoan hilekoa: a) Azkarrago ematen da b) Eten egiten da | b) Eten egiten da |
20. Zergatik etetenda hilekoa haurdunaldian? a) Gorputz horia mantentzen delako haurdunaldian b) Gorputz horia desagertzen delako | a) Gorputz horia mantentzen delako haurdunaldian Enbrioiak GCH hormona sortzen du eta gorputz horia indartzen du; honek progesterona sortzen du eta endometrioa indartzen du |
21. Ernaltzetik ezartzera: Zeintzuk dira ematen diren prozesuak? 1. 2. 3. | 1. Ernaltzea 2. Zigotoaren lehenengo zatiketak 3. Ezartzea |
22. Erditzearen faseak orden honetan ematen dira? 1. Erditzea 2. Dilatatzea 3. Haurrondokoa botatzea | 1. Dilatatzea 2. Erditzea 3. Haurrondokoa botatzea |
23. Zeintzuk dira kontrazepzio-metodoak edo modu desberdinak? - Hesi-metodoak - - - - | - Hesi-metodoak - Ezartzea eragozten dutenak - Kimikoak - Kirurgikoak |
24. Sexu-harremanak + haurrik nahi ez: a) Antikontzeptiboak edo kontrazepzio-metodoak b) Lagunduriko teknikak | a) Antikontzeptiboak edo kontrazepzio-metodoak |
25. Sexu-harremanak + haurrak nahi baina ezin: a) Antikontzeptiboak edo kontrazepzio-metodoak b) Lagunduriko teknikak | b) Lagunduriko teknikak |
26. Antisorgailuak edo antikontzeptiboak ----------------------------------------------------------- HESI-METODOAK Esan 2 adibide: - - | - Preserbatiboa (mutil edo neskena) -Diafragma |
27. Antisorgailuak edo antikontzeptiboak ----------------------------------------------------------- METODO KIMIKOAK Esan 2 adibide: - - | - Pilula antikontzeptiboa - Espermizidak |
28. Antisorgailuak edo antikontzeptiboak ----------------------------------------------------------- METODO KIRURGIKOAK Esan bi: - - | - Basektomia - Falopio tronpen lotura |
29. Lagunduriko teknikak aipatu: - - | - Intseminazio artifiziala - Invitro ernalketa |
30. Invitro ernalketa azaldu: | Obulua eta espermatozoidea laborategian elkartzea |
31. STG izkiek zer esan nahi dute? | Sexu bidez Transmititzen diren Gaixotasunak |
32. Zer dira STG gaixotasunak orokorrean? (kontzeptua azaldu) | 1. Sexu harremanetan bietako batek infekzio bat duenean, oso erreza bada pasatzea besteari, STG da |
33. STG adibideak eman: - - - | - Sifilia (bakteria batek eraginda) - Gonorrea (bakteria batek eraginda) - Herpes genitala (birus batek eraginda) - HIESa (GIB birusak eraginda) |
34. Zein da STG larriena? | HIESa "Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromea" SIDA "Síndrome de Inmunodeficiencia Adquirida" |
35. Nola prebenitu HIESa sexu-harremanak izanez gero? | Arrisku praktikak baztertu: ----------------------------------------------------------- 1. Seku-harremanak ezezagunekin baztertu 2. Sexu-harremanak preserbatibo gabe baztertu |
36. Neska batek hilekoa maiatzaren 10an izan du. Noiz izango du obulazioa? | 14 egun geroago: 10+14 = maiatzaren 24an |
37. Hilekoa erregularra badu, noiz izango du hurrengo hilekoa? | Ekainaren 6an |
38. Aurreko emakumea, maiatzaren zein egunetan gera daiteke haurdun? | -Obulazio egunean: maiatzaren 24an - Posiblea ere maiatzaren 21etik 25era Irregulartasunak egonik, tarte zabalagoa - Maiatzaren 19tik maiatzaren 27ra |
39. Biharamuneko edo hurrengo eguneko pilula (emergentziazko pilula moduan ezagutzen da ere. Zergatik diote arriskutsua dela? (Erantzuna emateko kontuan hartu ere STG kontzeptua) | - 2 edo hiru aldiz gehienez hartu ahal da bizitzan - HIESaren kontrako babesaz ahaztea dakar (preserbatiboa gutxiago erabiltzea) |
Möchten Sie mit GoConqr kostenlos Ihre eigenen Karteikarten erstellen? Mehr erfahren.